Featured image

Sare sozialetan bezeroari arreta eskaintzeko estrategiak

Ospearen kudeaketa: komunikazio eraginkorra eta sortzailea bezeroekin, sare sozialetan.

Lehenengo zatian, sare sozialetan bezeroari arreta eskaintzeko oinarrizko kontzeptuak eta merkatuak gaur egun eskaintzen dituen aukerak ezagutuko dituzu. Ondoren, puntuz puntu ikusiko dugu nola garatu behar den bezeroari arreta eskaintzeko estrategia propio bat: helburuak finkatu, tonua, estiloa, zure premien arabera erabil ditzakezun plataformak, etab.

Gainera, egin daitezkeen kontsulta motak erakutsiko dizkizugu, eta kontsulta bakoitzari nola erantzun diezaiokezun edo nola erantzun behar diozun ikusiko dugu, KRISI PROTOKOLOA ezarriz.

Zurekin batera aztertuko ditugu plataforma nagusiak eta horiek berezkoak dituzten ezaugarriak: Twitter, Instagram, Facebook eta autoeuskarria. Bezeroari eman beharreko arretaren arloan dauden joera berriak ere ikusiko ditugu: txatbotak, mezu aplikazioekin integratzeko.

Bigarren zatian, bete-betean sartuko gara sare sozialetan jarraitzaileekin eta/edo bezeroekin egiazko komunikazio fidagarria izateko oinarri eta aholku eraginkorretan. Gogokoak, jarraitzaileak eta presentzia digital handiagoa lortzeko lehia etengabe honetan, FUNTSEZKOA da ikusleekiko elkarreragina.

Tailerraren atal honetan ikusiko ditugun nozioekin, kritikak modu eraikitzailean baliatzen ikasiko duzu, zure produktua edo negozioa bultzatzeko, zure markaren ospeari inolako kalterik eragin gabe, eta, hala, modu positiboan hazi, eta beti leku onean egon dadin.

Eta, jakina, adibide praktikoak jarriko dizkizugu, guztia argiago ikus dezazun.

 

Norentzat

Tailer hau egokia da beren markak sarean duen ospea gaur egungo gizarte testuinguruan funtsezkotzat jotzen duten autonomoentzat, saltokientzat, elkarteentzat, ekintzaileentzat edo pertsonentzat.

Eskakizunak: Ikasteko eta hobetzeko gogoa.

 

Egitaraua

  • Sare sozialetan bezeroari arreta eskaintzeko oinarrizko kontzeptuak eta merkatuan gaur egun dauden aukerak
  • Bezeroari arreta emateko estrategia propio bat garatzeko modua: KRISI PROTOKOLOA
  • Batez ere plataformak
  • Elkarreragin egokia ikusleekin
  • Kritikak modu eraikitzailean baliatzea
  • Adibideak eta praktikak

 

"Ekitaldian zure segurtasuna bermatzeko hartutako COVIDaren aurkako neurriak"

COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriekin lotuta, Osasun sailburuak 2020ko abuztuaren 19an onartutako AGINDUAN jasotako irizpideen arabera:

  • Parte-hartzaile bakoitzari homologatutako FFP2 maskara bat emango zaio. Maskara hori nahitaez eta uneoro erabili beharko da eraikinaren gune guztietan.
  • Bilera-aretoak erabiltzeko garaian, bertaratutakoen artean 1,5 metroko distantzia bermatu beharko da.
  • Parte-hartzaileek eskuragarri izango dituzte gel hidroalkoholikoak.
  • Ekitaldira bertaratutakoen artean objektuak ez partekatzea gomendatzen da.

 

Aurreko edizioak »»