Featured image

Saihestu hitzik gabeko komunikazioan ohikoak diren akatsak egitea online munduan

Inoiz gertatu al zaizu, ez dakizu zergatik, ezagutu berri duzun norbait ezagutu eta minutu gutxitara konfiantzazkoa dela sentitzea? Edo alderantziz: ez dakizu zergatik, baina pertsona batzuk ezagutu eta berehala haiengandik urruntzeko nolabaiteko gogoa edukitzea. Bada, horrek zerikusi handia du hitzezko komunikazioarekin (nola adierazten dugun) eta hitzik gabeko komunikazioarekin (gure keinuek eta jarrerek adierazten dutena), eta online munduan gauza bera gertatzen da: zailagoa da pantaila baten bidez komunikatzea… “aurrez aurreko” komunikazioan dauden gauza asko galtzen dira.

Bada, tailer honen lehen saioan, hitzik gabeko komunikazioaren garrantzia ikasiko duzu (zure gorputzak egiten dituzun keinuekin adierazten duena, batzuetan nabaritzen zaila den moduan adierazten baitu); izan ere, hitzik gabeko komunikazioaren bidez, zure helburuak lor ditzakezu, ez bakarrik helburu profesionalak, baita pertsonalak ere.

Hitzik gabeko komunikazioaren sekretuak ezagutuko dituzu. Lau aldagai nagusiak erabiltzen hasiko zara: aurpegierak, keinuak, jarrera eta itxura. Jarraian, beste elementu batzuk ere ezagutuko dituzu: haptika (ukimenaren erabilera), proxemika (distantzien eta espazioen garrantzia), paramintzaira (intonazioa eta isiluneak) eta kronemika (denboraren erabilera).

 

Atsedenaldi txiki baten ondoren, bigarren zatia hitzezko komunikaziora bideratuta egongo da. Zure publikoa seduzitzeko teknika batzuk irakatsiko dizkizugu, baita online aurkezpen eta bileretan egiten diren akatsik ohikoenak nola konpondu ere. Gainera, ikusiko duzu zer laguntza elementu erabili ahal izango dituzun.

Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioaren arteko aldea ere erakutsiko dizugu, edozein egoerari aurre egiteko prestatzeko (laneko elkarrizketa, jendaurrean hitz egitea, aurkezpen bat prestatzea), edo, zergatik ez, hitzordu lasai bat izateko eta seguru sentitzeko... Batzuetan, ez dago orekarik esan nahi dugunaren eta hori esateko dugun moduaren artean. Eta ez gara hitzezko hizkuntzaz bakarrik ari: gure gorputzak eta gure aurpegiak gaizki pasa arazi ahal dizkigute.

Gure solaskidea minduta, nahastuta senti daiteke edo gustura edo konfiantzaz ere egon daiteke, gure keinuen eta gure ideiak eta sentimenduak gure gorputz mugimenduen bidez adierazteko moduaren arabera.

Azken batean, hitzik gabeko hizkuntza kontrolatzeko teknikak ikasiko dituzu, bilera garrantzitsuei, negoziazioei edo hitzaldi interesgarriei segurtasun handiagoz aurre egiteko balioko dizutenak, non guztiok irudi pertsonal ona utzi nahi dugun, baita pantaila baten bidez ere.

PROGRAMA

1. ZATIA (2 ORDU)

●         Hitzik gabeko komunikazioaren garrantzia egungo testuinguru sozialean

●         Haptika, proxemika, paramintzaira eta kronemika

●         Hitzik gabeko komunikazio bat “irakurtzen” jakiteko gakoak

2. ZATIA ( 2 ORDU)

●         Hitzezko komunikazioa kontrolatzeko teknikak

●         Hitzezko komunikazioko akatsik ohikoenak eta irtenbideak

●         Adibideak

Norentzat:

Hitzez eta hitzik gabe komunikatzen direnean beraiek nahi duten irudia ematea bilatzen duten eta horrek beraien helburu profesional eta pertsonalak lortzen laguntzea nahi duten autonomoei, saltokiei, elkarteei, ekintzaileei edo pertsonei zuzenduta dago tailerra.

 

Aurreko edizioak »»