Featured image

Robotika kolaboratiboa: bultzatu produktibitatea zure fabrikazio-prozesuetan

Zailtasunak al dituzu lehiakorra izaten eta bertan ekoizpena mantentzen jarraitzeko? Robotika kolaboratiboa edozein neurritako enpresek euren produktibitatea hobetzeko diseinatuta dago.

Jardunaldi honetan robot kolaboratiboei buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu, zuzenean ikusi ahal izango dituzu era guztietako industria-aplikazioetan lanean eta, gainera, inguruko enpresen arrakasta-kasuak ezagutu ahal izango dituzu.

Egin zure prozesuei buruzko galderak, eta ezagutu automatizazioa bultzatzen ari diren pertsonak.

  • Ezagutu, ukitu eta probatu gure kobotak.
  • Aztertu automatizazio-proiektu bat zure enpresan bideragarria den.
  • Jaso banakako aholkularitza automatizatzen hasteko.

Parte-hartzaile hauek izango ditugu:

  • GALAGAR: arkuzko soldadura
  • RMS: Telemantenimendua
  • TEDCAS: Ahots bidezko kontrola
  • BCNVISION: 2D eta 3D ikuspena
  • IGUS: 7. ardatza
  • LHII USURBILGO ESKOLA: Formakuntza
  • Escuela Profesional de Hernani: Formakuntza
  • SMC: Herramientas neumáticas

 

Programa:

09:45  Ongietorria
10:00  Robotika kolaboratiboaren bilakaera Gipuzkoan
10:30  Nola ezarri kobot bat modu errazean eta errentagarrian
11:00  Zeuk programatu zure aplikazio erreala
11:30  Kafea kobotekin, eta ekosistema aurkezpena
12:00  Partner erakustaldia
13:00  Aholkularitza espezifikoa zure aplikaziorako

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»