Featured image

R lengoaiaren bidezko programazioa Aurreratua (online)

Ikastaro hau "R lengoaiako programazioaren hastapenak" ikastaroaren jarraipena da.

R lengoaiaren bidezko programazio aurreratuaren inguruko alderdiak landu nahi dituzten profesional eta ikertzaileentzako ikastaroa. R lengoaia asko erabiltzen da programazio estatistikoan, ikasketa automatikoan eta datu-zientzian.

Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

 

Helburua

Ikastaroaren helburua da software libreko tresna horrek datuak erabiltzeko zer aukera eta zer abantaila dituen ikastea, besteak beste datuak biltegiratzeko, berreskuratzeko, datu-egiturak sortzeko, eta taula eta grafiko estatistikoak egiteko, eta, horretaz gain, R lengoaia erabiliz txostenak, artikuluak eta aurkezpenak egiteko.

 

Norentzat

R programa ezagutzeko eta tresna hori programazioan, estatistikan eta matematikan erabiltzeko interesa duten hainbat arlotako profesional eta ikertzaileentzat. Estatistika deskriptiboari buruz zerbait jakitea komeni da.

 

Gomendioa

Aldez aurretik sarrerako ikastarora joatea: R lengoaiako programazioaren hastapenak.

 

Egitaraua

Akats tipografikoen zuzenketa:

  • Hiztegi bat sortzea, aukera zuzenekin.
  • Akatsak modu masiboan zuzentzea.
  • Zuzenketak egiaztatzea.

Taulak bateratzea:

  • Antzekoak diren taulak bertikalki nahiz horizontalki bateratzea.
  • Taula bat beste bateko informazioarekin osatzea.
  • Taula bat baino gehiagotako elementu komunak hautatzea.
  • Taula bat baino gehiagotako elementu komunak eta ez-komunak hautatzea.

Iragazkiak erabiltzea:

  • Zenbakizkoak ez diren aldagaien bidezko iragazki sinpleak.
  • Zenbakizko aldagaien bidezko iragazki sinpleak.
  • Zenbakizko aldagaiak eta zenbakizkoak ez direnak erabiliz egindako iragazkiak.
  • Aldagai-klasearen araberako iragazkiak.
  • Aldagai bateko elementu desberdinen kopuruaren araberako iragazkiak.
  • Bikoiztuak ezabatzea.
  • Beste taula bateko aldagaiak erabiliz iragaztea.
  • Beste taula bateko errenkadak erabiliz iragaztea.
  • Beste taula bateko elementuak erabiliz iragaztea.
  • Balio esklusiboak.

Datuen tratamendu aurreratua:

  • Data bateko elementuak erauztea.
  • Asteko eguna gehitzea.
  • Aldagaiak beste aldagai batzuen arabera aldatzea.
  • Datu-gehitze sinpleak.
  • Zenbait aldagairen bidez datuak gehitzea.
  • Datu-gehitzeen grafiko aurreratuak.
  • Gehitze bat baino gehiago bateratzea.
  • Aldagaiekin egindako eragiketak.
  • Aldagaietako karaktereak aldatzea.
  • Taulen normalizazio sinplea.
  • Taulen normalizazio konposatua.
  • Normalizazioak zuzentzea.
  • Taulen bertikalizazioa.

Datu egituratuak erauztea:

  • Taula bat erauztea.
  • URL batetik taula bat baino gehiago erauztea.
  • Hainbat URLetako taulak erauztea eta bateratzea.
  • Hainbat URLetako taulak automatikoki erauztea eta bateratzea.
  • Hainbat URLetako taulak erauztea eta gordetzea.
  • Hainbat URLetako taulak automatikoki erauztea eta gordetzea.

Muturreko datuak:

  • Definizioa.
  • Ez tratatzeagatik sortzen diren arazoak.
  • Muturreko datuak detektatzea: Grafikoen bidez. Muturreko datuak erauztea. Muturreko datuak barnean hartzen dituzten behaketak zehaztea. Muturreko datuen balioak erauztea.
  • Muturreko datuak tratatzea: Behaketak ezabatzea. NA bihurtzea. Dummy aldagai berriak modu masiboan sortzea. Banakako tratamendua.
  • Galdutako balioak.
  • Galdutako balioen kuantifikazioa: Totala. Aldagaien araberakoa. Behaketen araberakoa.
  • Galdutako balioen analisi grafikoa.
  • Galdutako balioak aldagaiaren arabera ezabatzea.
  • Galdutako balioak masiboki ezabatzea.
  • Galdutako balio asko dituzten aldagaiak ezabatzea.
  • Balio estatistikoen araberako egozpena (media, moda, mediana).
  • Egozpen anizkoitzeko metodoak
  • Egozpen-modeloak sortzea.

Aurreko edizioak »»