Featured image

Office 365eko oinarrizko gobernantza-ereduaren definizioa (Online)

Onarpena erakunde baten barruan tresna bat aztertu, diseinatu eta inplementatzeak definitzen duen prozesua da, eta tresna bat modu ordenatuan eta eraginkorrean erabiltzea du helburu nagusia.

Onarpena ez da tutorial bat; prozesu bat da, eta haren xedea da ulertzea tresna batek zertarako balio duen, zer egoeratan erabiltzen den eta nola kudeatzen den.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

 

Helburua

Jardunaldiaren helburua da Office 365eko gobernantza batean kontuan hartu beharreko alderdiei buruzko eskema orokorra lortzea, erakundeko  prozesuak, pertsonak eta 365-teknologiak lerrokatzeko eta, hala, lan-kultura digitalago batera iristeko.

 

Norentzat

Office 365era migratzeko prozesuan dauden edo migratu diren erakundeak, gobernantzan Office 365 ezarri nahi duten eta nola ez dakiten erakundeak, IKT-politiketako arduradunak, antolaketa eta eraldaketa digitaleko arduradunak, giza baliabideak/antolamendua, IT profilak...

 

Egitaraua

  • Zer dira Office 365 eta lankidetza-kontzeptua?
  • Suite 365: zer tresna daude eta zertarako balio dute?
  • Erakundearen lankidetza-gobernurako gomendatutako prozedurak definitzea OFFICE 365en
  • Arriskuak eta abantailak orekatzea
  • Askotariko erakunde, eduki eta egoeretara egokitzea
  • Enpresaren helburuekin bat egitea:
    • Gobernu-erabakiak zuzenean soluzioetan
    • Fasekako ikuspegiak
    • Ikaskuntzarekin indartzea
    • Nork bere erakundean gobernu-zuzentarauak eta -jarraibideak komunikatzeko estrategia bat izatea
    • Zereginak eta ardurak definitzea
    • Teknologia eta enpresa aldatu ahala erabakiak berrikustea

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»