Nola probatu zure enpresaren kontzientziazioa zure phishing plataforma propioarekin (online)
Lagunduko dizugu sortzen zure enpresak sufri ditzakeen phishing erasoen itxura izango duten sentsibilizazio kanpainak. Gaur egun, marka edo pertsonen identitateak ordezkatzen dituzten ingeniaritza sozial erasoak dira ziberdelitugileek gehien erabilitako bideetako bat gure enpresen segurtasuna auzitan jartzeko.
Phishing kanpainak egitea da metodo aktiboena proban jartzeko enpresako pertsonak eta etengabeko hobekuntza aplikatzen du. Tailer honetan ikasiko duzu Open Source tresnak erabiltzen lagunduko dizutenak zure erakundeko pertsonak entrenatzen eta segurtasun maila altuagoa izatea lortuko duzu.
Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.
Egitaraua
- Phising sarrera
Sarrera bat egingo da iruzur digitalaren mundura eta bertan azalduko dira oinarrizko kontzeptuak eta birpasatu enpresei eginiko phishing kasu arrakastatsu batzuk. - Praktika ingurunearen konfigurazioa
Praktika ingurunea konfiguratuko da AWSren doako geruza eta bere EC2 zerbitzua erabiliz eta phishing plataforma instalatuko da. - Phising plataforma erabiltzen hastea
Phising plataforma aurkeztuko da eta tresnaren atal ezberdinen errepasoa egingo da. - Kankainak diseinatuz
Tarte bat eskainiko diogu aztertzeari zeintzuk diren praktikarik onenak langileak kontzientziatzeko kanpaina bat diseinatzeko. - Kanpainak hobetuz
Ikusiko dugu nola aplikatu hobekuntzak kanpainari (domeinu legitimoen erabilera, SSL egiaztagiriak) lagunduko dutenak pertzepzio hobe bat izaten langileen kontzientziatze mailari buruz.