Nola eraiki produktu digital bat, eta bizirik atera
Aldagai ugari kudeatu behar dira produktu digital bat eraikitzeko, produktu hori dena dela (denda elektroniko bat, SaaS bat...). Merkatuan non konkatzen den bilatu behar da; eraiki beharrekoan lehentasunak ezarri behar dira, eraginkortasunez; oreka bilatu behar da erabiltzaileari egiten zaion proposamenaren eta inbertitzaileen eta enpresako sailen interesen artean.
Praktikaren bidez baino ezin da ikasi, eta, tailer honetan, bertatik bertara ikusiko dugu zer izan behar dugun kontuan, profesional gisa, halako proiektuetara egokitzeko orduan, profesionalki non koka gaitezkeen bila dezagun eta gure ezagutzaz eta talentuaz balia daitezen.
Aholkularitza batean edo zerbitzu-enpresa batean lan egiteko eta produktu digitalen mundura egokitzeko, funtsezkoa da ikuspegi berri bat barneratzea erabiltzailea, datuak eta hipotesien etengabeko baliozkotzea ardatz izango dituena.
Produktu digitalak diseinatzeko eta kudeatzeko jardunbide egokienak ikasi nahi dituzten enpresa txiki eta ertain, startup eta profesional independenteentzat diseinatua dago ikastaro hau, aukera izan dezaten erabiltzailearen beharrak eta merkataritza-helburuak orekatzeko soluzioak garatzeko.
Norentzat
Programatzaileak, ekintzaileak, proiektu-kudeatzaileak, sortzaileak, diseinatzaileak eta proiektu digitaletan lan egiteko interesa duen profesional oro, proiektu horiek direnak direla.
Eskakizunak
Negozio digitalen oinarrizko kontzeptuak ezagutzea besterik ez: onlineko salmenta, teknologiak, profilak...
Egitaraua
Ikastaroak 5 orduko bi saio izango ditu. Lehenengo saioan, alderdi teorikoak landuko dira nagusiki: ikerketa, prototipoak egin eta hipotesiak baliozkotzearen garrantzia, metodologiak, eta datuetara bideratuta diseinatzeak negozioan izan dezakeen eragina.
Bigarren saioa praktikoagoa izango da. Taldekako tailerrak egingo dira, eta proiektu digitaletan lan egiten denean kontuan izan behar diren funtsezko kontzeptuak aplikatuko dira: ikerketa, entrega, etab.
Saioak bukatzean, benetako lan-prozesuaren ikuspegi orokor bat izango dute parte-hartzaileek, baita konfiantza aski ere ildo horretan lan egiteko edo nazioarteko proiektuen parte izateko.
1. saioa: Produktu digitalen diseinuaren oinarriak
- Atarikoa: Mentalitate-aldaketa
- Ikerketa eta metodoa
- Errorea eta baliozkotzea
- Diseinu inklusiboa eta muturrentzako diseinatzea
- Taldeko lana eta egoa
- Datuetara bideratutako diseinua
- Prototipoak egitea eta probatzea
- Metodologiak
2. saioa: Tailer praktikoa: Irudipenetik entregara
• Produktuaren ikuspegia eta produktu-piramidea
• Produktu-zikloa: Discoverytik deliveryra (Lean mentalitatea)
• Discovery: Kuantitatiboa eta kualitatiboa
• Erabiltzaile-istorioak idaztea
• Funtzionalitateak lehenestea eta KPIak
• Merkaturatu ondorengo segimendua
• Amaiera eta azken gogoeta
Hizlariak
Vanesak (Senior Product Manager) eta Diegok (produktuen diseinatzailea) esperientzia handia dute proiektu digitaletan. Diseinuaren eta kudeaketaren ikuspegitik, beren ezagutzak bateratzen dituzte eskaera handia duen lan egiteko modu zorrotz baten oinarriak ezartzen laguntzeko.
Vanesa Barrerok hamar urte baino gehiago daramatza produktu digitaletan lanean. Badu esperientzia bai enpresa handiekin (adibidez, Yahoo! eta Prisa) eta bai startup txiki eta ertainekin, non produktuak eta zerbitzuak garatu baititu kontzeptutik hasita eta lan egin baitu produktu eta zerbitzuen merkatu-egokitzapena hobetzeko edo produktu eta zerbitzuak eskalatzen laguntzeko.
Haren profilean, nabarmenak dira erabiltzailean eta erabilgarritasunean oinarrituta diseinatzeko joera, lean eta agile mentalitatea eta negozioaren eta finantzen munduarekiko interesa.
Diego Rodríguezek 20 urtetik gorako esperientzia du, bai profesional gisa bai trebatzaile gisa, askotariko alorretan. Diseinuaz arduratu izan da, garapen-taldeetan, teknologiaren alorretik oso hurbil.