Nola definitu zure merkataritza elektronikoaren negozio-estrategia (Online)
Jardunaldi honetan, ikusiko dugu zer prozesuri jarraitu behar diogun gure onlineko negozioari zentzua eta bideragarritasuna emateko.
Alderdi hauei buruz hitz egingo dugu: balio-proposamena, lehiakortasuna, kanalak, negozio-eredua, lehiakideetatik bereiztea, errentagarritasuna, bideragarritasuna eta hazkunde-estrategia. Pedro Lindseyk adibideak eta jardunbide egokiak erakutsiko dizkigu, gure onlineko salmentaren definizio eta estrategiaren inspirazio-iturri izan daitezen.
Pedro Lindseyk 17 urteko esperientzia du proiektu digitaletan, eta Marketin Digitaleko, Marketin Estrategikoko eta Eraldaketa Digitaleko irakaslea da ESCP Business School-en eta Europako eta Ameriketako unibertsitateetan. Gaur egun, sales managerra da Incentro aholkularitza-enpresan, zeina espezializatua baitago estrategia digitalean, merkataritza digitaleko B2B eta B2C motako plataformak pertsonalizatzen, prozesuak optimizatzen, diru-sarrerak eta bihurketa-ratioak maximizatzen, eta esperientzia digitalak diseinatzen.
Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.
Norentzat
- Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
- Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
- Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
- Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak
Informazio gehigarria
Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:
- Negozio-estrategiatik praktikara: nola diseinatu zure merkataritza elektronikoaren emaitzen kontua
- Merkataritza elektronikorako marketina: nola landu gure ADS estrategia
- Hobetu zure merkataritza elektronikoaren bihurketa, CRO metodologia bati esker
- Merkataritza elektronikorako marketina: nola definitu eta ebaluatu gure SEO estrategia
- Sare sozialak merkataritza elektronikoan
- Nola jarri ikusgai eta saldu AMAZONen
- Merkataritza elektronikoan leialtze-estrategia
- Ordaintzeko bitartekoak eta pasabideak merkataritza elektronikoan
- Logistika eta nazioartekotzea merkataritza elektronikoan
- Merkataritza elektronikorako web-analitika
- Merkataritza elektronikoaren funtsezko alderdi juridikoak
- Ecommerce Managers. Offline izatetik online izatera pasatzeko egin duten bilakaeraren berri emango dute EAEko hiru saltokik
Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 14 profesionalek parte hartzen dute, guztiak Ecommerceko proiektuetan aktibo.
Koordinatzailea
Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.