Featured image

NODE-RED, datu-kudeaketa denbora errealean (eguneratua)

Denbora errealean datuak atzitu, kudeatu eta prozesatzeko kode irekiko estandarra bihurtu da Node-red, eta sinplifikatu egin ditu informazio-sortzaileen eta -kontsumitzaileen arteko prozesuak.

Erraza da ikasteko, eta ez dago programatzen jakin beharrik; eta aukera ematen du sistemen hedapen osoak egiteko 4.0 Industrian, marketin digitaleko sistemetan edo adimen artifizialeko prozesuetan.

Ikastaroan, programako puntuak garatuko dira, eta ikasitakoa barne hartuko duen proiektu praktiko oso batean aplikatuko dira.

 

Norentzat

IIOTko eta IOTko teknikarientzat eta marketin digitalekoentzat.

 

Egitaraua

  • Node Red-erako sarrera: oinarrizko kontzeptuak eta alternatibak  
  • Node Red ingurune batek izan ditzakeen hedapenak
  • Oinarrizko fluxuak eta nodo integratuak
  • Hirugarrenen nodoak edo nodo pertsonalizatuak erabiltzea
  • Kanpoko zerbitzuekin eta datu-baseekin integratzea
  • Node Red ChatGPTrekin integratzea
  • Aginte-koadroak eta interfazeak diseinatu eta garatzea
  • Zerbitzuen segurtasuna bermatzea

 

Baldintzak

EZ da beharrezkoa programazioari buruzko ezagutzarik izatea.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»