Featured image

NODE-RED, datu-kudeaketa denbora errealean (online)

Denbora errealean datuak kudeatu eta prozesatzeko kode irekiko estandarra bihurtu da Node-red, eta, horri esker, informazio-sortzaileen eta -kontsumitzaileen arteko prozesuak sinplifikatzea lortu da.

Denbora errealean datuak kudeatzeko eta eraldatzeko kode irekiko egitura gisa finkatu da Noder-Red; besteak beste, 4.0 Industrian, Gauzen Interneten, marketin digitalean eta adimen artifizialeko sistemetan. Ikasteko eta erabiltzeko erraza da -ez da programazioan aditua izan behar erabiltzeko-, sendoa da, eta neurketa-baliabide gutxi behar ditu; hori dela eta, merkatuko IOT eta IIOT gailu ia guztietan, RAspberry ekipoetan, hodeiko sistemetan eta tokiko ekipoetan integratuta dago gaur egun.

Tailer hau, ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

 

Norentzat

IIOTko eta IOTko teknikarientzat eta marketin digitalekoentzat.

 

Baldintzak

EZ da beharrezkoa programazioari buruzko ezagutzarik izatea.

 

Egitaraua

  • Node-Reden jatorria eta egitura
  • Tokiko ingurunean eta hodeiko ingurunean hedatzea
  • Liburutegiak bilatzea eta instalatzea
  • Industria-ingurunearen erreplika
  • Marketin-ingurunearen erreplika
  • Brokers cloud MQTTak erabiltzea
  • Hodeiko inguruneak erabiltzea
  • Datu-baseekin integratzea

 

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»