NODE-RED, datu-kudeaketa denbora errealean (online)
Denbora errealean datuak kudeatu eta prozesatzeko kode irekiko estandarra bihurtu da Node-red, eta, horri esker, informazio-sortzaileen eta -kontsumitzaileen arteko prozesuak sinplifikatzea lortu da.
Denbora errealean datuak kudeatzeko eta eraldatzeko kode irekiko egitura gisa finkatu da Noder-Red; besteak beste, 4.0 Industrian, Gauzen Interneten, marketin digitalean eta adimen artifizialeko sistemetan. Ikasteko eta erabiltzeko erraza da -ez da programazioan aditua izan behar erabiltzeko-, sendoa da, eta neurketa-baliabide gutxi behar ditu; hori dela eta, merkatuko IOT eta IIOT gailu ia guztietan, RAspberry ekipoetan, hodeiko sistemetan eta tokiko ekipoetan integratuta dago gaur egun.
Tailer hau, ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.
Norentzat
IIOTko eta IOTko teknikarientzat eta marketin digitalekoentzat.
Baldintzak
EZ da beharrezkoa programazioari buruzko ezagutzarik izatea.
Egitaraua
- Node-Reden jatorria eta egitura
- Tokiko ingurunean eta hodeiko ingurunean hedatzea
- Liburutegiak bilatzea eta instalatzea
- Industria-ingurunearen erreplika
- Marketin-ingurunearen erreplika
- Brokers cloud MQTTak erabiltzea
- Hodeiko inguruneak erabiltzea
- Datu-baseekin integratzea