Featured image

NIK Patrika Digitala: OTItik zure kiroldegiko sarbideraino zure mugikorrarekin

Internetek pertsonen arteko harremana aldatu du. Erabiltzen ditugun zerbitzu digitalen aukera gero eta zabalagoa da, bai arlo profesionalean, bai sare sozialek posizio garrantzitsua duten aisialdian. Eremu digitalean, oinarrizko alderdi bat erabiltzailearen nortasuna da, zerbitzu horietan “aurkeztu” behar baita.

Identitateak ahulak edo sendoak izan daitezke. Identitate sendoen adibide batzuk BakQ (erabiltzailea/gakoa + OTP), Izenperen ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo FNMTren ziurtagiria dira. Ahulak dira pertsonak posta elektroniko bat, telefono zenbaki bat edo posta helbide bat duela baieztatu dutenak.

"NIK Patrika Digitala" proiektua Udalek, Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituzten eguneroko zerbitzu publikoetara iristeko espazio mugikor bat eskaintzeko helburuarekin sortu da. NIK erabili ahal izateko, identifikazio nortasun sendo bat izan behar duzu, legez onartutako guztiak baliozkoak izango direlarik.

 

Helburua

Saioaren helburua NIK Patrika Digitala proiektuak eskaintzen dituen funtzionalitateak azaltzea da. eIDAS2 erregulazioan sartutako kontzeptuak inplementatzen ditu proiektuak, hala nola egiazta daitezkeen kredentzialak.

Aurreko edizioak »»