Featured image

NFTak (Non-Fungible Tokens) eta Blockchain aktibo digitalak kudeatzeko

Jardunaldi honetan, azaldu egingo da zer diren NFTak eta atzean dagoen teknologia. Teknologia hori, hain zuzen ere, aktibo birtual edo fisikoen jabetzari buruzko ziurtagirien antzeko Token digitaletan dago oinarrituta.

Elkarri estekatutako eta zifratutako erregistroen segurtasuna eta azpiegiturak eurak babesten dira, sektore guztietan eta, batez ere, eskuz esku dabilen dirutza handia jokoan jartzen duten sektoreetan ezartzen diren teknologien bidez. NFTak (Non Fungible Tokens), hau da, blockchain teknologian oinarritutako aktibo digitalak nabarmentzen ditugu, eta, teknologia horren bitartez, haien esklusibotasuna bermatzen da, baita autoretza ere. Blokeen kateen erabilera gero eta gehiago hedatzen ari da artearen munduan, arlo horretatik askoz haratago doan arren.

 

  • "Free-to-Play"tik "Play-to-Earn"era (Aleix Risco | Evil Zeppelin): Jardunaldian bideojokoen sektorea blockchain teknologiaren etorrerarekin bizitzen ari den paradigma-aldaketari buruzko sarrera ere egingo da. Azken hamarkadan Free-to-Play bideo-jokoen sektoreko negozio-eredu garrantzitsuena bihurtu da. Hala ere, negozio eredu berri bat agertu da: Play-to-Earn. Evil Zeppelin, Gasteizen kokatutako gailu mugikorretarako RPG bideo-jokoen garapenean ardaztutako indie estudioak Blockchain teknologiarekin eta Play-to-Earn modeloarekin bere lehen bideo-jokoak garatzeko orduan izandako esperientzia kontatuko digu.

 

  • Wagmi: Metaversoan bizitzeko gakoak (Zigor Samaniego & Goiuri Barriga): Negozioak hazi egiten dira Metaversoan, biztanleriaren zati handi bat horretaz jabetu gabe. Egunero milaka NFT minteatzen dira eta gehienak ezezagunak dira, gure taldearentzat oinarrizkoak diren lau zutabeak ez direlako kontutan hartzen: sormena, profesionaltasuna, plangintza eta marketina. Badira belaunaldi-jauziaren amildegira erortzen direnak cryptoarte delakoaren inguruko lehen urratsetan: ez da erraza "whale"tara iristea eta "fomo"a kentzea, ownerrek lambora iritsi arte besterik ez dute egin nahi. Sar zaitez Metaversoan Zigor eta Goiuriren eskutik, ezagutu itzazu gehien erabiltzen diren terminoak, asmatutakoak, akatsak, bitxikeriak eta goranzko negozio baten esperientziak. Wagmi!

 

Hizlariak

Iván Gutiérrez (Tecnalia). Iván kriptografiako eta zibersegurtasuneko zale amorratua da. Ingeniari informatikoa da jatorriz, eta, zibersegurtasuneko ikerketa-proiektuetan parte hartzen duenez, bere esperientzia igorri du DLTetara (Distributed Ledger Technology), Tecnalian Blockchain Innovation Center koordinatzen duen taldearentzat. Bere gaitasun teknikoak garatu ditu, munduko bi blockchain-aliantza nagusiekin (Hyperledger eta Enterprise Ethereum Alliance) eta Ekonomia Digital Banatuaren Sare Nazionalarekin (Alastria) egindako lankidetzaren bitartez. 

Aleix Risco bideo-jokoen diseinatzailea da, Free-to-Play negozio-eredua duen bideo-jokoetan espezializatua. Evil Zeppelinen sortzaileetako bat da, Gasteizen kokatutako gailu mugikorretarako RPG bideo-jokoen garapenean ardaztutako indie estudioa. Gaur egun, Evil Zeppelin bere lehen bideo-jokoak garatzen ari da Blockchain teknologiarekin eta Play-to-Earn modeloarekin.

Zigor Samaniego, pertsonaien sorkuntzan espezializatutako 3D arte zuzendaria, Nickelodeon, Wired edo Pradarentzat lan egin du. 80ko hamarkadako natura, bideojokoak eta pelikulak ditu inspirazio-iturri. Dimensión Amigosen sortzailea, bere pertsonaiak bizi diren mundua eta Metaversoan etengabe hedatzen ari dena.

Goiuri Barriga, publizista eta gizarte hezitzailea, kontu, komunikazio eta marketin arduradun, copy eta community manager lanetan aritu da. Gaur egun, Metaversoren plangintzaren eta marketinaren eta tokiko eszenako kultura-kudeaketaren artean garatzen du bere jarduera profesionala.

 

IZENA EMAN

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»