Featured image

MikroETEak eta profesionalak TicketBAI sistemara egokitzea

Orain arte, MikroETEak eta profesionalek fakturak Excel bidez egin ahal zituzten, aukera erreza baitzen. Nolanahi ere, hiru Foru Aldundiek bultzatutako TicketBAI araudia indarrean sartzen denean, Excel ez da aukera bat izango eta beste aukera batzuk bilatu behar izango dira TicketBAI sistemak ezarritako baldintza legalak bete ahal izateko.

Ikastaro honetan beste aukera batzuk erakutsiko zaizkizue, doakoak dira edo gutxi balio dute, eta erabiltzeko errazak dira. Horien bidez TicketBAI araudiak ezarritako eskakizunak bete ahal izango dira.

 

Nori zuzenduta dago

TicketBAI araudiarekin bateragarriak diren fakturak eratzeko aplikazio bat hautatu behar duten edozein sektoreko profesionalei eta mikroenpresei zuzenduta dago, ostalaritzan eta merkataritzan izan ezik, izan ere, sektore horietan irtenbide zehatzagoak behar dira.

 

Edukia

  • TicketBAI: araudia eta epeak arin berrikusi.
  • Oinarrizko kontzeptuak fakturei buruz:
    • Faktura: zer da eta zer informazio izan behar du.
    • Faktura osoa eta faktura murriztua; proformako faktura; zuzentzeko faktura.
    • Faktura elektronikoa: formatu egituratua eta ez egituratua.
  • Ziurtagiri digitalak: zer dira eta zertarako balio dute. Nola sinatu dokumentuak Acrobat Reader bidez.
  • TicketBAI sistemarako aplikazio “homologatuak”.
    • Foru Aldundiek emandako aplikazioak (doakoak).
    • Izenperen ef4ktur (doakoa).
    • Merkataritzarako aplikazio batzuk.
    • TicketBAI sistemarako egiaztagiriak.
  • TicketBAI ezartzeko aplika daitezkeen dirulaguntzak.

Aurreko edizioak »»