Featured image

Marketing industriala: Normaltasun-egoera berrian beren negozioak haztea nahi duten industriako enpresentzako soluzio digitala

Koronabirusaren krisialdian mundu digitalak ekarri dizkigun egoera berrietan, nola saldu?

Gaur egungo bezeroei eta salmenta-aukera berriei begira, hori da zure negozio-planaren erronka berria, industriaren sektoreak datozen hilabete eta urteetan barneratu beharko duena.

COVID-19aren ondorengo garaiotan, fakturazioak behera egin du, eta negozioaren balio-kate osoari eragiten dio horrek.

Marketin digitaleko estrategia bat duten industria-sektoreko enpresak gorantz nola egiten ari diren jakiteak atzeraldi ekonomiko honetatik eta etorriko direnetatik ateratzeko ideia eta bide berriak erakutsiko dizkizu.

Trebakuntza hau zuretzat da, baldin eta:

  • Industriaren sektorean bazaude
  • B2B salmentak egiten badituzu
  • Zeure buruari galdetzen badiozu ea nola fakturatuko duzun datozen hilabete eta urteetan

Helburuak

  • Marketin digitaleko estrategia bat martxan duten industria-sektoreko enpresek dagoeneko zer onura duten ikustea.
  • Sektorean hobekien zer tresnak funtzionatzen duten jakitea:

- Erakartze-marketina (inbound) + Marketin Automatizatua

  • Industriako enpresentzat marketin automatizatuak duen garrantzia.
  • CRM adimendunari esker zure talde komertzialen salmentak nabarmen hobetzen jakitea.
  • Industrian baliozko edukia zein den ulertzea, arrakastaren gakoa.
  • Plan komertzialean ekintza digitalen itzulkina neurtzeak eta kontrolatzeak zer garrantzi duen ulertzea.

Norentzat

  • Marketineko zuzendariak, marketin digitalak beren komunikazio-eta salmenta-estrategiak nola indartu ditzakeen ikusteko.
  • Marketin digitalak industrian zer aukera dituen jakin nahi duten zuzendari nagusiak.

Hizlaria

Asier Elorriaga Astigarraga, Marketineko diplomaduna (CIM). Marketin Digitaleko graduondoko bat egin du Abat Oliva Unibertsitatean. Berez da ekintzailea, eta gofans.es, lindedinbranding.es eta ISMARK®, sortu ditu. Gainera, esperientzia zabala du salmenten alorrean, eta kontu handiak eskuratu izan ditu, hala nola Fagor Industrial, Triennekens Taldea eta Bilbao Basket.

 

"Ekitaldian zure segurtasuna bermatzeko hartutako COVIDaren aurkako neurriak"

COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriekin lotuta, Osasun sailburuak 2020ko abuztuaren 19an onartutako AGINDUAN jasotako irizpideen arabera:

  • Parte-hartzaile bakoitzari homologatutako FFP2 maskara bat emango zaio. Maskara hori nahitaez eta uneoro erabili beharko da eraikinaren gune guztietan.
  • Bilera-aretoak erabiltzeko garaian, bertaratutakoen artean 1,5 metroko distantzia bermatu beharko da.
  • Parte-hartzaileek eskuragarri izango dituzte gel hidroalkoholikoak.
  • Ekitaldira bertaratutakoen artean objektuak ez partekatzea gomendatzen da.

Aurreko edizioak »»