Featured image

Marketin Programatikoa: Nonahiko audientzia segmentatuen inpaktua eta Location Based Marketing

Gaur egun marketin arduradunek erreminta eta teknologia sorta handi bat aukeratu eta kudeatu behar dituzte euren estrategia digitalean (Google Ads, SEM, SEO, Linkbuilding, edukien marketina, email marketina, Branding kanpainak, online publizitate kanpainak…).

Mota honetako erremintek erabilgarritasun zehatz bat dute, baina ez dute big datako algoritmiarik.

Marketin Programatikoa Big Datan, cookietan eta machine learning-eko algoritmoetan oinarritutako marketineko teknologia berri bat da. Helburua gure sitea ezagutzen ez dutenak erakartzea da, branding kanpainak edo performancekoak egiteko, gailu eta plataforma anitzetarako. AEB kontratatzen diren online kanpainen %80 marketin programatikoko plataformen bidez egiten dira.

Erosketa programatikoaren teknologiak urte asko daramatza aurrera egiten, eta gaur egun, teknologiak aukera ematen digu audientzia segmentatuak erosteko, profil kualifikatuak bilatzeko interesen arabera, location based marketineko estrategiak.

Teknologia guzti hauetan oinarritutako marketin digitalaren aroan, marketineko arduradunak marketin programatikoko estrategiak ezartzen eta garatzen jakin behar du. Beti ere hauek ulertuz, nola neurtu ezagutuz, kaptaziorako kanal ezberdinak bereiziz eta kanal bakoitzak elkarrizketako funnelen dituen onurak ezagutuz.

Ikastaro honek bi zati ditu. Lehenengoa Marketin Programatikora sarrera bat da, oinari teoriko bat eskaintzeaz gain, enpresako estrategia digitalean txertatzeko ikuspegi praktiko bat ere eskaintzen duena. Bigarren zatian, location based marketing estrategietan sakonduko da, nola jarri abian estrategia omnikanalak, audientzia geolokalizatuak eta/edo interes jakin batzuk erosita.

 

Helburuak

  • Marketin Programatikoaren inguruko oinarri teoriko eta praktiko bat ematea, teknologia ulertzera bideratua, algoritmiak eskaintzen dituen aukera aurkeztea eta marketin programatikoko estrategiak nola ezarri , garatu eta neurtu ditzakegun ezagutaraztea.
  • Parte hartzaileei Marketin Programatikoari buruzko ikuspegi oso eta garbi bat ematea.
  • Realtime Bidding (RTB) eta Marketin Programatikoaren arteko ezberdintasunak zeintzuk diren irakastea, programatikoaren ekosistema ezberdinak: Adservers, AdExchange, Trading Desks, DSP, DMP, SSP...
  • Dataren ekosistemaren oinarrian dagoen funtzionamendua zein den ulertzea: cookieak, behavioural marketing, DMP, Act al like, look a like
  • Audientzia segmentatuen kontzeptu berriak garatuko ditugu
  • Location Based Marketing
  • Omnikanaltasun-estrategiak
  • Kasu errealez lagundutako oinarri teoriko bat ematea Marketin Programatikoa enpresaren estrategia digitalean txertatzeko.

 

Nori zuzendua

Marketin arduradunak, arlo digitalaren, publizitate, eta komunikazio arduradunak, online kanpainen kudeatzaileak.

 

Gaiak

  • Zer da Marketin Programatikoa?
  • Programatikoa geratzeko etorri da. Joerak.
  • Marketin Programatikoa vs RealTime Bidding (RTB)
  • Ekosistemaren funtzionamendua: Adservers, Trading Desks, DSP, adExchange, SSP.
  • Nola txertatu Marketin Programatikoa enpresako estrategia digitalean?
  • Data ekosistema: Cookieak, Behavioral Marketina, DMPs
  • User Centrics -Omnikanalitatea
  • Location Based Marketing
  • Audientzia segmentatuak
  • Emaitzen neurketa

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»