Lightroom ikastaroa: argazki-artxiboaren katalogazioa
Gero eta irudi eta argazki gehiago erabiltzen ditugu, dela webgunerako, sare sozialetarako, produktuen katalogoetarako, aurkezpenak sortzeko, baita gure familia-argazkiak ere. Horren ondorioz, gero eta nekezagoa da gure argazki-artxiboa antolatuta edukitzea, eta zaila egiten zaigu irudiak bilatzea, horrek dakarren denbora-galerarekin.
Lightroom tresna indartsua da, ez suntsitzailea (jatorrizkoak ez dira aldatzen), gure argazki-fitxategia ordenatuta, sailkatuta eta etiketatuta edukitzeko aukera ematen diguna, klik pare batean behar duguna aurkitu ahal izateko.
Errebelatu profesionalak egin ditzakegu, tamaina eta formatu desberdinetako kopiak sortu, baita fitxategiak berriro izendatu ere, sortaka egiteko aukerarekin, eta horrek denbora eta lan asko aurrezten digu.
Ezin hobeto integratzen da Photoshopekin eta programatik bertatik irudiak posta elektronikoz bidaltzeko aukera du, baita hirugarrenen argitalpen zerbitzuak instalatzeko aukera ere, hala nola facebook, Google Drive, Flickr.
Helburuak:
- Bolumen handiko argazki-artxiboak antolatzea.
- Gako-hitzen, metadatuen, kolore-etiketen eta sailkapenen bidez irudiak bilatzea.
- Bilduma birtualak eta bilduma adimendunak egitea, fitxategiak bikoiztu gabe (disko gogorrean lekua aurreztea).
- Argazkietan metadatuak sartzea (SEO hobetzea).
- Argazkiak errebelatzea.
- Argazkiak esportatzea, ale bakarra edo sortaka, formatu eta tamaina desberdinetan.
- PCaren eta telefono mugikorraren arteko argazkiak sinkronizatzea.
Nori zuzenduta dagoen:
Bolumen handiko argazki-artxiboekin lan egiten duten eta denboraren eraginkortasuna hobetu behar duten pertsonei, marketineko langileei, comunity manager-ei, argazkilariei, web-orrien arduradunei, autonomoei, etab.
Edukia:
- Sarrera, Lightroom Argazki-artxiboaren garrantzia oinarrizko kontzeptuak.
- Metadatuak antolatzea, sailkatzea eta txertatzea.
- Bildumak, eta bilduma adimendunak sortzea.
- Denbora errealeko bilaketak gure argazki-artxiboan.
- Argazkiak errebelatzea, oinarrizko kontzeptuak.
- Irudiak esportatzea.
- Irudiak telefono mugikorrarekin sinkronizatzea.