Featured image

Lan ingurune eta ikaskuntza komunitate birtualak sortu Discord erabiliz (online)

Orain inoiz baino garrantzitsuagoa da konektatuta egotea eta espazio komunitarioak eraikitzen jarraitzea.

Enpresaren barruan komunitateak sortzeak, bai taldelanerako, bai praktika- eta ikaskuntza-komunitateak sortzeko, onura handiak ekartzen dituzte. Ezagutza eta esperientzia optimizatzen eta errentagarri bihurtzen laguntzen dute.

Gainera, komunitate horiek prestakuntza-jardueren osagarri ezin hobeagoak dira, bai enpresaren barruan, bai kanpoan. Eta etengabeko prestakuntzarako eta langileen arteko kohesiorako oso tresna baliotsua.

Discord lineako tresna indartsua da, komunitateak sortzen eta konektatuta mantentzen eta dinamizatzen laguntzen duen espazio birtual bat sortzeko, testu, ahots, bideo eta pertsonalizazio sistemen bidez.

Discord zerbitzari bat sortzea lagungarria izan daiteke enpresentzat lan-espazio birtual bat sortzeko, urruneko lankidetza sustatzeko eta komunitate birtual bat eraikitzeko, Bot-ei esker, gainera, automatizatu eta gamifikatu ahal izango dena esperientzia hobeagoa izateko.

Tailerra online emango da zoom bideo-konferentzia plataformaren bidez.
Edukiera mugatua: 15 pertsona.
 

 

Helburuak

  • Discord tresna ezagutzea
  • Discordek enpresan eta prestakuntza-programetan dituen erabilerak eta aplikazioak ezagutzea
  • Komunitate eraginkorra sortzen ikastea

 

Nori zuzenduta

  • Enpresaren barne-ezagutza kapitalizatu nahi duten enpresek
  • Online prestakuntza eskaintzen duten ekintzaileak
  • Giza baliabideetako profesionalak
  • Urrutiko ekipoak eramaten dituzten profesionalak

 

Edukiak

  • Zer da Dicord?
    • Tresna ezagutzen
    • Aplikazioak eta erabilpenak enpresa eta irakaskuntzan
  • Instalazioa (PC + Mugikorra)
  • Konfigurazioa eta doikuntzak
  • Zerbitzari bat sortzea
  • Aretoak eta rolak
  • BOT bidezko automatizazioak eta pertsonalizazioak
    • Zer dira
    • Erabilgarritasunak
    • Gomendatutako Bot-ak
  • Praktika
    • Komunitatearen diseinua eta sorkuntza
    • Probetako dinamika

 

Metodologia

Online tailerra Zoom bidez. Guztiz praktikoa non bertaratzen direnek Discord zerbitzari propioa sortuko duten eta tailerrean zehar azalduko diren funtzionalitateak inplementatzen joando diren.

 

Eskakizunak

Praktika errazteko, gomendatzen da pantaila bikoitza erabiltzea edo praktikak egiten joateko bigarren gailu bat izatea.

 

Aurreko edizioak »»