Kostu txikiko gailuekin zirkuitu errezak muntatzea eta prozesuak automatizatzea, "Home Assistant" erabiliz
Automatizazioaren munduari buruzko sarrera labur baten ondoren “Home Assistant” (HA), plataformaren bidez, zirkuituen muntaketa errazak nola egin jakinarazi nahi dugu, urratsez urratseko motorrak erabiltzeko, argiztatzeko edo kostu txikiko gailuekin bideozaintza egiteko. Helburua da sistemak konfiguratzea eta muntatzea, HA plataformak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko eta zenbait prozesu edo zeregin automatizatu ahal izateko, marka eta teknologia desberdinetako gailuak erabiliz: Zigbee, Wifi, Bluetooth…
Tailer praktikoan parte hartzen dutenek, tailerraren amaieran eskuratu behar izango dituzte:
- Kostu txikiko gailuen bidezko automatizazioaren egungo eta etorkizuneko aukeren ezagutzak.
- Zirkuituak muntatzeko eta IoT gailuak programatzeko oinarrizko gaitasunak.
Eskakizunak
Gomendagarria da Home Assistant plataforma aldez aurretik ezagutzea, baina ez ezinbestekoa (instalazioari eta konfigurazioari buruzko errepaso txiki bat egingo da). Ordenagailua erabiltzaile arruntaren mailan maneiatzea.
Egitaraua
- Gure HAren konfigurazioaren segurtasun-kopiak programatzea, eta berriz instalatzea segurtasun-kopietako batetik abiatuta.
- VPN bidezko kanpo-sarbide bat konfiguratzea gure HArako. Mugikor bidezko sarbidea edo URL bidezko sarbidea.
- Zirkuituak osorik muntatzea, argiztapenerako ZigBee gailuak eta urratsez urratseko motorrak edo ESP Home duten zaintza-kamerak erabiliz.
- HA plataformaren barruan egindako zirkuituen muntaketak automatizatzea.
- HAn konfiguratutako gailuen kontsumoak monitorizatzea eta haien jarraipena egitea.
Norentzat
Gerenteak, ekoizpen- eta mantentze-arduradunak, ekoizpeneko teknikariak eta industriako ekoizpen-prozesuen automatizazioan interesa duten guztiak.
Hizlaria
Alberto Martínez, Arte Ederretan lizentziaduna (Euskal Herriko Unibertsitatea). Webguneen diseinuan eta fabrikazio digitalean egin du ibilbide profesionala. Bigarren Hezkuntzako irakasle aritu da, Bilbon maker mugimendua sustatu zuen, fabrikazio aditiboaren eta DIY filosofiaren erronkei buruzko lantegiak martxan jarri zituen, eta 3Dko inprimatzearen saileko arduraduna izan da Lantegi Batuak fundazioan. Halaber, protesi-inprimatzearen “Enabling The Future” sustatu du Espainian. Gaur egun, 3DLAN elkartearen bazkide sortzailea eta lehendakaria da.