Irudia eta bideoa adimen artifizialaren bidez prozesatzea NVIDIA Jetson nano erabiliz
Ikastaro honetan, irudia eta bideoa prozesatzeko eskaintzen diren aukerak aztertuko dira, prozesu erabilgarriak egiteko; adibidez, piezak edo pertsonak zenbatzeko. Horretarako, NVIDIA Jetson nano plaka elektronikoa erabiltzen da, adimen artifizialaren arloan garapen-proiektuak egiteko aukera ematen duen soluzio merkea.
Kostu txikiko gailuen bidez adimen artifiziala erabiltzea inoiz baino errazagoa da, eta, hala, ekoizpen-prozesuetan ezartzeko aukera zabaldu da. Ikastaro honetan NVIDIAren Jetson nano gama aurkeztuko da, zeinak lan horiek egiteko aukera ematen baitu, eta adibide praktikoak ikusiko dira. Adibide horien bidez arazo praktikoak identifikatu ahal izango dira, eta ikusiko da orain arte ohikoak ez ziren bide batzuetatik nola konpondu, konponbidea garatzeko eta abian jartzeko gastu handirik egin gabe. Jetson nanok arlo hauetan lan egin dezake: ikusmen artifiziala, NLP (hizkuntza naturalaren prozesamendua), jarrerak zehaztea, etab.
Programa
- Zer da adimen artifiziala?
- Deep Learning: zer aukera eskaintzen diren irudiak prozesatzeko arloan.
- NVIDIA-Jetson ekosistema, eta nola dagoen bideratua irudiak eta bideoak tratatzera adimen artifizialaren bidez.
- Lan-ingurunea prestatzea: 4.6.1 irudia kargatzea eta docker DeepStream edukiontzia, irudia eta bideoa prozesatzeko.
- Idazmahai-ingurunea eta Jupyter Notebooksekin eskura dauden tresnak berrikustea.
- Zenbait praktika egitea proposatutako adibideei jarraituz.
- Objektuak detektatzea eta zenbatzea
- Bideoan prozesatzea neurrira egindako azpitituluekin
- Hainbat bideo-stream prozesatzea (2 GB-ko jetson nanorekin, gehienez bi)
- Ondorio gisa: NVIDIA ekosistemaren ikuspegi zabalago bat.
Norentzat
Teknologia horiek beren prozesu eta enpresetan inplementatzeko irekitako aukerak ezagutzeko interesa edo beharra duten arlo teknikoko pertsonak.
Eskakizunak
Ez da aurretiko ezagutzarik behar; Python ingurunearen ezagutzea baloratuko da.
Hizlaria
Victor Barahona industria-ingeniari teknikoa da, eta 30 urtetik gorako esperientzia profesionala du hainbat enpresatan, bai sektore publikoan bai pribatuan. Gaur egun, Camp Tecnológicoko kide da, eta proiektu-garatzaile dihardu, ikaste automatikoaren / ikaste sakonaren arloetan eta “on the edge” konputazioan lan egiten du, NVIDIA markako gailuen bidez.