Featured image

Iragarpen-sistemak. Machine Learning.

Iragarpen sistemak, aurreikuspen berriak eraiki eta aztertzen dituzten teknikak dira; horretarako, ikaskuntza automatiko (machine learning) izeneko adimen artifizialaren arlo bat erabiltzen dute.

Ikaskuntza automatikoko sistema horiek zenbait iragarpen egin ditzakete, esaterako, fabrikazio-akatsak, sistema elektrikoaren inguruko aurreikuspenak, meteorologia aurreikuspenak, etxebizitza baten prezioa zein izan daitekeen kalkulatzea, spam antzematea, eskua jasotako testua antzematea, iruzurra antzematea etab. Horretarako, esperientzia-datu batzuen elikadura erabiltzen du.
Ikaskuntza automatikoak makina bati ikasteko aukera ematen dio, eta zehaztasunez aurreikuspenak egin ahal izango ditu aurreko egoera batzuetan eman ez diren sistema berrien inguruan.

Hori egiteko, ikaskuntza automatikoak zenbait teknika erabiltzen ditu: eredu estatistikoak, neurona-sareak (ANN), bektore euskarriko makinak (SVM) edo taldetzako erremintak (kluster); horiei esker, zer gertatuko den aurreikus daiteke lortutako esperientziaren bidez.

 

Norentzat

Zenbait egoera edo gertaera aurreikusi/iragarri/antzemateko sistemekin lan egiten duten profesionalei.

 

Edukia

  • Ikaskuntza automatikoko kontzeptuari buruzko sarrera.
  • BigDataren gaitasuna erabiltzea iragartzeko sistema bat gaitzeko/elikatzeko.
  • Ikaskuntza automatikoaren teknika motak.
  • Teknika horiek sartzen dituzten enpresen benetako kasuak.
  • Iragarpen sistemei buruzko adibide praktiko batzuk.

 

 

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»