Featured image

Instagram 2023-ko berrikuntzak: jarri egunean eta ahalik eta gehien zukutu zure profila

Ez da ezer berria, ORAINA birtuala da. Gaur egun, badira zenbait aplikazio komunikazioa eta salmentak modu globalean egitea errazten dutenak, eta Instagram da horretarako onenetakoa.

Hau guztia zer den ulertzen lagunduko dizugu: istorioak, jarioa, argitalpenak, inpresioak, estatistikak (insights)...

Instagramen munduak den baino konplexuagoa dirudi, baina, tresna egokiekin, hura ulertzen eta modu erraz eta intuitiboan erabiltzen ikasiko duzu, eskaintzen duen potentzial guztia erabiltzeko.

Tailer honen helburua da Instagrameko zure enpresa-kontua % 100ean erabiltzen jakitea, eta zure markaren jarraitzaile-komunitate bat sortzea.

Gainera, kontuan hartu beharreko gauza garrantzitsu bat da Instagram erabat aldatzen ari dela. Harpidetza-kanal posibleak, “norbere edukiaren sortzaileentzako sariak”, funtzio berriak Reelsen, istorioetan eta InstaSeon (Instagramen berezko SEO). Hori dela eta, oso beharrezkoa da sare sozial horri buruz dakiguna (edo ez) eguneratzea, gehien deskargatzen direnetako bat eta azken “ROI” handiena dutenetako bat baita.

 

Norentzat

Pertsona ekintzaileak, enpresak eta aplikazio honi buruz dituen ezagutzak doitu nahi dituen edozein pertsona, salmenta gehiago lortzeko eta onlineko munduan marka-irudi ona izateko.

 

Eskakizunak

Smartphone bat (IOS edo ANDROID) eta Instagramen enpresa-kontu bat izatea.

 

Egitaraua

  • Zer da Instagram, eta nola funtzionatzen du?
    • Ezagutu beharreko zenbait kontzeptu
    • Estatistikak ulertu eta analizatzea
  • Sortu jarraitzaile-komunitate bat eta konektatu haiekin
    • Zure publikoa ezagutzea
    • Zure publikoa aurkitzea
    • Instagramerako komunikazio-estrategiak
    • 2022ko berritasunak: zer dagoen eta zer datorren
  • Zuri bizitza errazteko tresnak
    • Canva, Unfold eta Mojo. Diseinuko tresnak
    • Denboraren kudeaketa Argitalpenak programatzeko tresnak
  • Instagramen saltzea
    • Lankidetza-sareak eta zozketak
    • Publizitatea Instagramen: hurbilpen bat

Aurreko edizioak »»