Industriari aplikatutako Ikuspen Artifizialerako Deep Learninga
Machine Learning sistemen barruan (ikaskuntza automatikoa), non makinek ikasi eta beren portaera hobetzen duten, Deep Learning adarra edo teknika dago, zeinak gizakien funtzio kognitiboak imitatzen dituen, algoritmoen bitartez sare neuronal artifizialak sortuz.
Sistema konplexu eta oso horren potentzialitate ugarien artean, Deep Learning nabarmentzen da irudiak aztertzeko, ezagutzeko eta sailkatzeko prozesuetan. Ikastaro honetan, helburua da ikasleak Deep Learninga zer den eta nola funtzionatzen duen jakitea eta, ondoren, sare, eredu eta aplikazio mota guztietan sakontzea, industriaren sektoreko aplikazioan arreta berezia jarrita.
Norentzat:
Ikuspen Artifizialaren testuinguru espezifikoaren barruan egun dauden arazoei heltzeko Deep Learningaren erabileraren inguruko ezagutzak eta gaitasunak eskuratu nahi dituzten edozein jarduera sektoretako teknikari profesionalak (laborategiko teknikariak, industriako teknikariak eta ingeniariak, etab.).
Eskakizunak:
· Programazioaren oinarrizko ezagutzak.
· 12 plazako edukiera mugatua.
· Hautaketa prozesua egingo da.
Programa:
0. Python programazioa
I. Deep Learningeko hastapenak – Oinarrizko kontzeptuak
I.1 Zer dira, Nola funtzionatzen dute, Nola entrenatzen dira, Nola erabili
I.2 Diseinua eta doikuntza
I.3 Programazio inguruneak
I.4 Gehien erabiltzen diren liburutegiak (Tensorflow, Keras)
II. Deep Learning Gainbegiratua
II.1 Irudiak sailkatzeko sare konboluzionalak (CNN)
II.2 Ereduak sortzeko hainbat modu
II.3 Segmentazioa
II.4 Objektuak detektatzea
III. Deep Learning Gainbegiratu gabea
III.1 Autoencoderrak
III.2 Aurkako sareak
III.3 Anomaliak detektatzea
IV. Industriako kasu praktikoak.
IV.1 Industrian DL soluzioa ezartzeko metodologia.
Datak
29/10, 05/11, 12/11, 19/11, 26/11, 03/12 (9:00-14:00)
Informazio gehiago:
"COVID-19aren aurkako neurriak hartu dira ekitaldian zure segurtasuna bermatzeko”
2020ko abuztuaren 19ko Agindua, Osasuneko sailburuarena, COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio neurriei buruzkoa.
- Parte hartzaileei FFP2 maskara homologatu bana emango zaie. Maskara hori nahitaez erabili beharko da eraikineko gela guztietan.
- Aretoaren okupazioa bertaratutakoen arteko distantzia bermatuz egingo da.
- Klaseak gehienez 12 lagunekoak izango dira.
- Gel hidroalkoholikoak jarriko dira bertaratzen direnen eskura.