Featured image

Industrian azken bezeroarekin analitika aurreratua erabili duen kasu bat

Analitika aurreratua industriaren sektoreko enpresen eta azken bezeroen arteko interakzioa eraldatzen ari da, eta horixe aztertuko dugu ekitaldi honetan. Gure hitzaldian, kasu batzuk aztertuko ditugu, zeinetan analitika aurreratuaren erabilera jakin batzuek emaitza egiaztagarri eta nabarmenak eman baitituzte. Erabilera horiek dira, adibidez, merkatu-joeren iragarpena eta bezeroen esperientziaren optimizazioa.

Horretarako, CAFen Development Project Manager den Beñat Sarasola izango dugu gurekin.

Helburuak

  • Analitika aurreratuaren erabilera jakin batzuk aurkeztu.
  • Aztertu nola lagundu dezakeen analitika aurreratuak azken bezeroaren portaera eta beharrak ulertzen.
  • Parte-hartzaileei informazio praktiko eta aplikatua eman analitika aurreratuko tresnak inplementatzeko moduari eta analitika aurreratuari heltzeko moduari buruz.

Nori zuzendua

Zuzendari nagusiak, negozio-garapeneko arduradunak, marketin-zuzendariak, CDOak, eraldaketa digitaleko zuzendari eta merkataritza-arduradunak.

Hizlaria

Alberto Rezola - Datu(a)-ren Bazkide eta estrategia Zuzendaria.
10 urte baino gehiagoko esperientzia hainbat sektoretako datuen analisi aurreratuan: osasuna eta bioinformatika, industria, retail, banka eta aseguruak. Ikerketa-zentroetan zein enpresa pribatuetan lan egin du, eta erakunde publiko eta pribatuentzako proiektuak diseinatu, garatu eta kudeatu ditu.
Biologia konputazionalaren arloan bere doktore-tesia CEITen egin ondoren, Vicomtechen analitika aurreratuko proiektuak (NLP, ML, AI) kudeatzen eta garatzen hasi zen hainbat sektoretan: nekazaritzako elikagaiak, industria, hezkuntza eta ingurumena, besteak beste. Aldi horretan, batez ere ETEekin eta start-upekin egindako ikerketa aplikatuko proiektuen buru izan zen.
Esperientzia horren ondoren, ekintzailetzaren eta start-up-en munduan sartzea erabaki zuen, Quarizmi Ad Tech lan eginez (bilatzaileen publizitate programatikoaren iragarkiak eta eskaintzak optimizatzen dituzten algoritmoak sortzera bideratutako start-up bat) eta M4L abian jarriz (gaur DATUA IA). Enpresa honen helburu nagusia, enpresetan arazoak konpontzeko datuetan oinarritutako eredu matematikoen garapen- eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzea zen. 2019an, M4L, Datu(a) marka komertzialaren pean, Merkaturen datuaren dibisioa bihurtzen da, eta, oraintsuago, DATUA IA enpresari bide eman dio. Enpresa hori, Teknei taldearekin batera, espezializatuta dago datuaren balio-kate osoko zerbitzu profesionaletan (gobernua, datuen kudeaketa, analitika, Business Intelligence), bai eta datuaren produktuak sortzen eta adimen artifizialan ere.