Indusdenda Kongresua: B2B online salmenta
B2B online salmentaren digitalizazioa behar ukaezina da beste merkatu batzuetan hedatzeko edo beste bezero mota batzuei saltzeko. Digitalizazio horren onuretako batzuk dira, besteak beste, azpiegituren eta langileen kostuak murrizten direla, kudeaketako eta logistikako prozesuak automatizatzen direla edo profesionalen artean saltzeko web plataformak haien erakusleiho direla.
Digitalizazio prozesu horretan, berriz, alderdi asko baloratu behar dira, ezin baitira azken bezeroari saltzeko erabiltzen diren tresna eta prozesu berak erabili. Kongresu honetan, B2B online denda bat muntatzeko edo kudeatzeko orduan funtsezkoak diren alderdi horietako batzuk jorratzen saiatuko gara, eta gure inguruko erreferentziazko enpresak nola egiten ari diren ezagutuko dugu zuzenean.
Salmenta prozesua digitalizatzea B2B enpresa askoren erronka da une honetan. Enpresa horiek badakite puntuak asko hartu behar direla kontuan: batzuk teknologikoak, beste batzuk logistikoak, kulturalak, prozesuetakoak...
Edonola ere, salmentarako katea eta haren prozesuak digitalizatu egin daitezke, enpresei negozio mailan hobekuntzak eskainiz eta bezeroen esperientzia hobetuz.
Ekitaldi honetan, beren kate komertziala digitalizatzeko proiektuei ekin dieten B2B salmenta enpresei lekua eman nahi diegu, zuzenean kontatu dezaten nola heldu dioten estrategiari, zer erresistentzia bizi izan dituzten, zeri uko egin behar izan dioten eta zer ari den funtzionatzen. Digitalizazio horri jarraipena ematen dioten etorkizuneko proiektuak ahaztu gabe.
Kasu praktikoekin batera, sektoreko profesionalen hitzaldiak egongo dira. Profesional horiek ere bere esperientziaren berri emango dute, bai B2B sektorearen ikuspegitik, bai salmenta prozesua digitalizatzeko prozesuetan laguntzen izan dutena.”
Programa
9:30 Hasiera Ekitaldia. Leyre Madariaga. Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria (Eusko Jaurlaritza)
9:45 "B2B salmenta funnela" Marina Febles
10:40 Kasu praktikoa: Salto - Borja Ganzarain
11:00 Kasu praktikoa: Novaut - David Ibañez
11:20 Atsedenaldia - Kafea
11:50 Kasu praktikoa: Ekanban-Orkli "Zure bezeroaino digitalizazioa (white box)" Taldea - Jon Solis
12:10 Kasu praktikoa: Click Industrial "Online moduan saldu nahi dut. Nondik hasten naiz?" - Itziar Cenoz
12:30 "B2Bra bideratutako CRO" Ricardo Tayar
13:30 Amaiera