944 536 262
Featured image

Hobetu ezazu zure webgunearen erabilgarritasuna: web-analitika erreza eta ikuserraza Microsoft Clarity tresnarekin (online)

2020. urtearen amaieran merkaturatu zen Microsoft Clarity tresna berria, doakoa, erraza eta intuitiboa, gure webgunea bisitatzen duten pertsonen portaera kualitatiboki aztertzeko balio duena. Tresna horri esker, erabiltzaileek gure webgunea nola erabiltzen duten jakingo dugu, horrela, erabilgarritasuna, erabiltzailearen esperientzia eta gure webgunearen bilakaera hobetzeko.

Bisitei buruzko informazioa ematen duen arren, Clarityren indarguneak (web-analitikarako bestelako tresnetatik bereizten dutenak) honako hauek dira: saioen grabazioak, bisitariak gure webgunetik nola mugitzen diren aztertzea ahalbidetzen dutenak, eta bero-mapak, klikatzeen intentsitatearen bidez interes gehien pizten duten webguneko puntuak identifikatzea ahalbidetzen dutenak.

Funtzionalitate horiei esker, eta oso modu bisual eta intuitiboan, gure webgunea bisitatzen duten pertsonen portaera azter dezakegu eta gure webgunearen erabilgarritasuna eta bilakaera hobetuko duten aldaketak egin ditzakegu.

Ikastaro hau online emango da zoom-konferentzia bideo-plataformaren bidez.
Edukiera mugatua: 15 pertsona.

 

Nori zuzenduta dago

ETEak, negozio txikiak eta webgune bat daukaten edozein sektoretako profesionalak, euren webgunea hobetu nahi badute jasotzen dituzten bisiten jokabidea aztertuz, horretarako, tresna erraz eta intuitibo bat erabilita.