Featured image

Hasi atazak automatizatzen eta askatu zure eguna ohiko ekintzetatik

Posta elektronikoa, sare sozialak, fakturazio-sistema, proiektuak edo bezeroak kudeatzeko sistema, analitikarako edo email marketinerako tresnak, CRMak, domotika, formularioak, kalkulu-orriak, ordainketa-pasabideak, WordPressen pluginak... egunero-egunero erabiltzen ditugun online zerbitzu batzuk baino ez dira.

Askotan, horietan egin beharreko ekintzak beste batzuetan lortutako emaitzen araberakoak izaten dira. Eta, oro har, eskuz egiten ditugu, hau da, urtearen buruan ordu pila bat eskaintzen diegu. Zerbitzu eta aplikazioen arteko integrazioa erronka garrantzitsua da.

Eta ekintza horiek guztiak automatikoki egin ahalko balira, guk esku hartu behar izan gabe? Horretarako daude automatizazio-tresnak: konfiguratu behin eta utzi zuretzat lan egin dezaten.

Jardunaldi honetan, tresna horiei guztiei buruz hitz egingo dugu, eta nola lagun diezazuketen azalduko dugu. Gainera, hainbat enpresak ere parte hartuko dute, eta haien benetako kasuak azalduko dizkigute, bai eta automatizazioak nola laguntzen dien eurenn negozioen egunerokoan.

Gai-zerrenda

1. Sarrera

2. Automatizazio zerbitzuak

3. Atsedenaldia - Kafea

4. Benetako kasuak.

  • Juanjo Falcon - Fagor Healthcare zuzendari teknikoa (https://www.fagorhealthcare.com)
  • Iñaki Ruiz – Positivo-ko Proiektu zuzendaria (https://www.positivo.pro)

5. Adibide praktikoak

Nori zuzenduta dagoen

Hainbat online zerbitzu erabiltzen dituen eta automatikoki egin daitezkeen eskulanak saihestuta, haiekin lan egiteko orduan denbora aurreztu nahi duen edonorentzat.

 

Anteriores ediciones »»