Featured image

Growth+AI: datuetan eta adimen artifizialean oinarritutako negozio-hazkundea (Online)

Adimen artifiziala ez da soilik enpresa teknologiko handien kontua: gaur egun, merkataritza elektronikoko edozein negoziok erabil dezake azkarrago hazteko eta erabaki hobeak hartzeko. Jardunaldi honetan, Pablo Moratinosek erakutsiko digu nola konbinatu hazkunde-estrategiak eta AAko tresnak funtsezko prozesuak optimizatzeko, hala nola trafiko kualifikatua atzematea, bihurketak handitzea eta erosketa-esperientzia pertsonalizatzea.

Adibide errealen bidez, erakutsiko dizu nola erabili dagoeneko dituzun datuak aukerak detektatzeko, zeregin errepikakorrak automatizatzeko eta esperimentu eraginkorragoak abiarazteko. Guztia oso ikuspegi praktikoarekin, programatzen jakin beharrik gabe eta talde tekniko handi baten sostenguaren beharrik gabe.

Merkataritza elektronikoaren honako profesional hauei dago zuzendua jardunaldia: adimen artifizialak modu erabilgarrian, errealistan eta emaitzetan eragin zuzena izan dezan hura nola aprobetxatu ulertu nahi dutenei.

Pablo Moratinos Irunen kokatutako 3ymedia Comunicación agentziaren sortzailea da. WordPresseko eta bideomarketineko irakaslea da Arabako Merkataritza Ganberako Social Media masterrean. Ana Cirujanorekin batera, 3ymedia School onlineko mikroikaskuntza-akademia zuzentzen du, bai eta gai bereko astean behingo podcasta ere (Un billete a Cattanooga). Halaber, Negocios online. Data driven marketing (Anaya Multimedia, 2022) liburuaren egilea da.

Gaur egun, Hazkunde Datuetako burua da Product Hackersen, non konpainiako instrumentazio analitikoa eta datuen kudeaketa gidatzen baititu, metodo zientifikoa aplikatuz enpresetan hazkundea sortzeko modurik onenak aurkitzeko. Data&Esperimentazioa arloan ardazten du bere lana, eta, bertan, analisi digitaleko, datuen ingeniaritzako eta datuen zientziako espezialistak gidatzen ditu, zeinek gure bezeroen hazkundean oinarritutako esperimentuak neurtzen baitituzte. Product Hackersen bezero hauek izan ditu, besteak beste: Wallapop, Hawkers, Verti Seguros, Havaianas eta Gana Energía.

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak

Informazio gehigarria

Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako profesionalek parte hartzen dute, guztiak eCommerceko proiektuetan aktibo. 

Koordinatzailea

Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.