Google G Suite-rekin elkarlanean: lortu zure taldea elkarlanean aritzea Google-ren tresnekin, adituen moduan (online)
Ikastaro honetan, G Suiteren tresna eta zerbitzu nagusiak erabiltzen ikasiko duzu, zerotik hasita, zure produktibitatea eta trebetasun digitalak areagotzeko.
Trebakuntzarekin, ikasleak hau lortuko du:
• Hodeia eta hodeiaren abantailak ulertu.
• G Suite ulertu.
• Haren tresna gehienak ezagutu.
• Gmail eta Google Meet-en bidezko komunikazioa menderatu.
• Calendar, Google-ren Atazak eta Google Keep erabiliz lana antolatu.
• Edukia era seguruan gorde Google Drive-n.
• Elkarlanean aritu Google-ren Dokumentuetan, Kalkulu Orrietan eta Aurkezpenetan.
• Erakundetik kanpoko pertsonekin elkarlanean aritu, kontuan izan gabe ea G suite edo ofimatikako beste soluzioren bat erabiltzen duten.
• Elementu horiek guztiak gailu mugikorretatik kudeatu.
Ikastaro hau, ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.
Norentzat
Dagoeneko G Suite erabili arren haren eta Office-kiko ofimatika tradizionalaren arteko aldea ulertzeko beharra duten erakundeak eta lantaldeak. G Suite ulertu eta urteetan erabili dutenek bezala menderatu nahi duten pertsonak.
Egitaraua
1. Sarrera
a. Hodeia
b. G Suite
- G Suite ulertu
- Kontuak eta aliasak.
- Taldeak.
- G Suiteren administrazio-kontsolari dagozkion oinarrizko kontzeptuak.
2. Komunikazioa
a. Gmail eta sarrerako postontziaren antolaketa.
- Gmail ulertzea.
- Etiketak.
- Zure sarrerako postontzia aditu batek bezala antolatzea.
- Konfiguratu Gmail zure gustura.
- Irakurri beste kontu batzuetako mezuak.
- Gmail mugikorrean.
b. Gmail eta Google Meet.
- Hasi txatak Gmail-etik.
- Hasi bideokonferentziak Gmail-etik.
- Google Meet mugikorrean.
3. Antolaketa
a. Google Calendar
- Calendar ulertzea.
- Agenda Calendarrekin kudeatzea.
- Hitzorduak eta laneko bilerak Calendarrekin.
- Egutegiak eta egutegi partekatuak sortzea.
- Calendar mugikorrean.
b. Google-ren Atazak.
- Google-ren Atazekin lanak kudeatzea.
- Atazak mugikorrean.
c. Google Keep.
- Oharrak eta paperezko koadernoa.
- Keep mugikorrean.
4. Google Drive-rekin informazioa gordetzea
a. Drive eta Nire Unitatea.
- Nire Unitatea ulertzea.
- Dokumentuak sortzea eta partekatzea.
- Office-ko fitxategiekin lan egitea.
- Google-ren Dokumentuetan, Kalkulu Orrietan eta Aurkezpenetan elkarlanean aritzea.
- Nire erakundetik kanpokoekin lan egitea.
b. Drive eta unitate partekatuak.
- Unitate partekatuak ulertzea.
- Unitateak sortzea eta lantaldea gonbidatzea.
- Zergatik erabili unitate partekatuak nire unitatea erabili beharrean.
- Google Drive mugikorrean.
Hizlaria
Josu Lekaroz, Talioko trebatzailea; Office 365, GSuite eta hodeiko tresnetan aditua.
Talio teknologia-aholkularitza bat da, espezializatua erakundeen eraldaketa digitalari teknologia aplikatzen hainbat jarduera-lerrotan: zibersegurtasuna, soluzioak, ingeniaritza, prestakuntza...