Google Analytics 4rekin lanean hasteko tailer praktikoa (euskeraz) - online
Google Analyticsen azken bertsioak aldaketa handia dakar web neurketarako tresna honen inguruan orain arte ezagutzen genuenari dagokionez. Horrek informazio bonbardaketa ekarri du, eta baliteke informazo hori dena iragazi, antolatu eta lehenetsi behar izatea aldaketaren irismena ulertzeko eta egunean jartzeko. Tailer praktiko honetan, Google Analyticsen bertsio berriarekin hasiko zara lanean, zure webgunera iristen den trafikoaren jarraipena egiteko.
Egitaraua
- Zer da Google Analytics 4 eta zer desberdintasun dituen aurreko bertsioen aldean
- Nola hasi lanean bertsio berriarekin
- Google Analyticsen beste bertsio batetik migratu
- 0tik hasi
- Datu fluxuak
- Gertaeretan (automatikoak eta pertsonalizatuak) oinarritutako datu eredua
- Txostenak
- Ezarpen estrategiak
Norentzat
- Google Analyticsekin lan egiten duen eta Googlek aurreko bertsioei euskarria emateari utzi aurretik tresnaren bertsio berrira migratu nahi duen edozein.
- Marketin digitalean duen estrategiaren emaitzak neurtu nahi dituen eta prozesua Google Analytics erabiliz hasi nahi duen edonor.
"Ekitaldian zure segurtasuna bermatzeko hartutako COVIDaren aurkako neurriak"
COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriekin lotuta, Osasun sailburuak 2020ko abuztuaren 19an onartutako AGINDUAN jasotako irizpideen arabera:
- Parte-hartzaile bakoitzari homologatutako FFP2 maskara bat emango zaio. Maskara hori nahitaez eta uneoro erabili beharko da eraikinaren gune guztietan.
- Bilera-aretoak erabiltzeko garaian, bertaratutakoen artean 1,5 metroko distantzia bermatu beharko da.
- Parte-hartzaileek eskuragarri izango dituzte gel hidroalkoholikoak.
- Ekitaldira bertaratutakoen artean objektuak ez partekatzea gomendatzen da.