“GAITASUN DIGITAL PROFESIONALAK” programari buruzko prestakuntza, IKANOS metodologia erabilita
Prestakuntzan, Giza Baliabideetan eta/edo Gaitasun Digitaletan espezializatutako enpresei prestakuntza ematea da jardunaldi honen helburua, EAEko enpresetan “Gaitasun Digital Profesionalen” sistema bat ezartzeko zerbitzuak eman ditzaten, IKANOS ereduan oinarrituta. SPRIk helburu horietarako lehiaketara ateratako Esparru Akordioaren esleipenaren bidez hautatutakoak dira enpresa espezializatu horiek. GAITASUN DIGITAL PROFESIONALAK laguntza PROGRAMAREN bidez enpresa onuradunek egiten dituzten zerbitzu-eskaerei erantzuteko betebeharra dute Esparru Akordio honen enpresa esleipendunek. Programaren enpresa onuradunek aukeratuko dute zer erakundek emango dien zerbitzua.
Jardunaldian parte hartzea errazteko, jardunaldi bera bi aldiz egingo da, Bizkaian ekainaren 17an eta Gipuzkoan ekainaren 20an. Parte hartu nahi dutenek bietako baten baino ez dute izena eman behar, orrialde honen bukaeran.
Hartzaileak
EAEko enpresetan “Gaitasun Digital Profesionalen” sistema bat ezartzeko zerbitzuak emateko Esparru Akordioan parte hartu duten enpresa espezializatuak. Prestakuntzan, Giza Baliabideetan eta/edo Gaitasun Digitaletan espezializatutako enpresak hautatzea izan da Esparru Akordioaren helburua, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziari zerbitzu horiek emateko.
Programa
09:30 – 09:50 Jardunaldiaren hasiera. Leyre Madariaga. Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako Zuzendaria.
09:50 – 10:00 “Gaitasun Digital Profesionalak” laguntza-programaren aurkezpena. (SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia)
10:00 – 11:15 Prestakuntza-edukiak I. Roberto Lejarzegi. (IKANOSeko Idazkaritza Teknikoa)
1. modulua. DigComp esparrua
Pertsonen gaitasun digitalak garatzeko Europako esparrua da DigComp, Europako Batzordeak proposatua. Ingurune digitaletan lehiakorra izateko behar diren gaitasunen deskribapen xehea ematen du esparruak. Ezagutzetan, trebetasunetan eta jarreretan oinarrituta deskribatzen ditu, eta gaitasun bakoitzaren barruko mailak zehazten ditu.
- Europako testuinguruaren laburpena, enplegu arloari dagokionez.
- Esparruaren alderdien eta aplikazio eremuen deskribapena.
- DigComp esparruaren bilakaera.
2. modulua. Profil Digital Profesionalak
Profil Digital Profesionalaren definizioa, deskribapena eta azterketa, DigComp esparruaren aplikazioa lanpostu zehatz bati zehaztea ahalbidetzen duen formatu gisa.
- Profil Digital Profesionalaren ezaugarriak.
- Helburuen definizioa.
- Erakunde bateko Profil Digital Profesionalen kudeaketa.
11:15 – 11:30 Atsedena - Kafea
11:30 – 13:00 Prestakuntza-edukiak II. Roberto Lejarzegi. (Ikanoseko Idazkaritza Teknikoa)
3. modulua. Ikanos testa
Gaitasun digitalak diagnostikatzeko Ikanos metodoaren ezaugarrien deskribapena.
- Galdetegiaren egitura eta ezaugarriak.
- Autohausnarketa.
- Galderen formatua.
- Erabiltzaileen erregistroa.
- Erantzunen erregistroa.
4. modulua. Emaitzen analisia
Emaitzen orriko formatuaren ezaugarrien deskribapena.
- Erakundeko Profil Digitalaren deskribapena.
- Emaitzen orriaren ikuspegiak: Data, Emaitzak, Grafikoa, Mapa, Profilak, Parte-hartzea, Nortasuna, Gaitasun maila bakoitzeko pertsona kopurua.
- Txosten kuantitatiboaren edukiak.
- Txosten kualitatiboa egitea, hobetzeko proposamenarekin.
13:00 Jardunaldiaren amaiera
Informazio gehigarria
Hemen kontsulta dezakezue Ikanos metodologiari buruzko informazioa: www.ikanos.eus.
Koordinazioa
Alex Crespo acrespo@spri.eus – SPRI- Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia - 944037039