Featured image

Firebase-ren hastapenak

Tailerraren helburua da Android-eko aplikazioak kudeatzeko eta kontrolatzeko Firebase-k eskaintzen dituen aukerak ezagutzea, eta gure aplikazioak erabiltzen dituzten erabiltzaileen profila zein den jakitea.

Halaber, gai hauek ere landuko dira: Firebase-ko kontu bat administratzeko beharrezkoak diren prozesuak; Google BigQuery-rekin integratzea, abiadura handiko SQL kontsultak egiteko; Firebase Compositor Comunications-era sartzea gure aplikazio mugikorren jakinarazpen-mezuak kudeatzeko; Firebase remote config erabilita gure aplikazioen portaera aldatzea xede-publikoaren arabera; eta ikaskuntza automatikoa erabiltzea gure aplikazioen erabiltzaileen gureganako atxikipena areagotzeko.

Baldintzak

Posta-kontu bat izatea Gmail-en. Firebase-ko zerbitzuak ez dira doakoak; beraz, gai horri buruzko azalpena teorikoa izango da, eta Firebase-ren plataformak eskaintzen dituen gaitasunak erakutsiko dira.

Egitaraua

  • Firebase-rako sarrera
  • Nola funtzionatzen du?
  • Googleko beste zerbitzu batzuekin integratzea
  • Erabilera-kasuak
    • Kautotze-prozesua sinpletzea
    • Erabiltzaileen ongietorri-pantaila eta/edo eskainitako edukia pertsonalizatzea
    • Aplikazioan funtzio berriak pixkanaka ezartzea
    • Gure erabiltzaileak zehatzago ezagutzea
  • Firebase administratzeko gida
    • Proiektu bat administratzea
    • Jardunbide gomendatuak
    • Proiektuetarako muga orokorrak
    • Kostuak kudeatzeko tresnak
    • Firebase abiarazteko zereginen zerrenda
  • Firebase Analytics-en osagaiak
  • Firebase Desarrollo-ren osagaiak
  • Firebase Crecimiento-ren osagaiak
  • Firebase Extensions

Aurreko edizioak »»