Featured image

Euskal Encounter: Bideo-jokoen diseinatzailea

Bideo-jokoen diseinatzailearen rolari buruzko hitzaldia: zer zeregin duen diseinatzaileak garapen-talde batean, zer mota dauden eta zer tresna erabiltzen diren.

Jokoaren esperientzia kontzeptualizatzeaz eta definitzeaz arduratzen den diziplina da bideo-jokoen diseinua. Sormen-prozesu bat da, hauek denak biltzen dituena: istorioak, pertsonaiak eta eszenatokiak sortzea; joko-arauak, mekanikak edo mailak eraikitzea; eta helburuak eta pertsonaien, objektuen edo beste jokalari batzuen arteko elkarrekintzak definitzea. Hitzaldi honetan, bideo-jokoen diseinuaren oinarrizko alderdiak eta diseinatzailearen zeregina ezagutuko ditugu.

Ekitaldi hau 2021eko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Euskal Encounterren hitzaldiak zuzenean Twitch eta Youtube kanaletatik emango dira.

Egitaraua

Bideo-jokoen diseinua zer den. Bideo-jokoen diseinatzailearen zeregina. Tresnak eta metodologiak.

Norentzat

Guztiontzat.

Hizlaria

Aleix Risco bideo-jokoen diseinatzailea da, eta Free-to-Play negozio-eredua duten bideo-jokoetan espezializatuta dago. Evil Zeppelinen sortzaileetako bat da; Gasteizen kokatutako indie estudio horrek gailu mugikorretarako RPG bideo-jokoak garatzen ditu. Gainera, podcasterra da Mobile Paladins-en (https://mobilepaladins.com/), mugikorretarako bideo-jokoen albisteei eta garapenari buruzko asteroko podcastean.

 

Aurreko edizioak »»