Featured image

Euskal Encounter: Bideo-jokoen arloan ekintzaile izatea

Bideo-jokoen sektorean ekintzaile izatearen esperientziari buruzko hitzaldia.

Inoiz ez da izan erraza ekintzaile izatea. Ekintzaile izateko bidean, oztopo ugari sor daitezke eta enpresaren norabidea alda dezaketen erabaki ugari hartu beharra gerta daiteke. Ez dago bide bakar bat ekintzaile izateko, ezta arrakasta lortzeko errezeta magikorik ere. Ekintzaile izateak etengabe ikastea dakar berekin. Hitzaldian azalduko dugu zein akats egiten diren eta zertan asmatzen den ekintzaile izateko bide horretan.

Ekitaldi hau 2021eko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Euskal Encounterren hitzaldiak zuzenean Twitch eta Youtube kanaletatik emango dira.

Egitaraua

Hizlariak bideo-jokoen ekintzaile gisa egin duen ibilbide profesionala aztertuko dugu.

Norentzat

Guztiontzat.

Hizlaria

Aleix Risco bideo-jokoen diseinatzailea da, eta Free-to-Play negozio-eredua duten bideo-jokoetan espezializatuta dago. Evil Zeppelinen sortzaileetako bat da; Gasteizen kokatutako indie estudio horrek gailu mugikorretarako RPG bideo-jokoak garatzen ditu. Gainera, podcasterra da Mobile Paladins-en (https://mobilepaladins.com/), mugikorretarako bideo-jokoen albisteei eta garapenari buruzko asteroko podcastean.

Aurreko edizioak »»