Featured image

Edukiak sortzea, multiplataformaren estrategia eraginkorra (Online)

Enpresa, negozio eta sorkuntza-proiektuetarako podcast-eko edukien sortzaile eta ekoizle da Iván Patxi Gómez, eta arlo horretan dituen ezagutzetatik sortu da plataforma anitzeko edukiei buruzko prestakuntza emateko proposamena.

Tailerra online emango da zoom bideo-konferentzia plataformaren bidez.
Edukiera mugatua: 15 pertsona.

Helburua

Ikastaroaren helburua da erakustea nola eralda daitekeen eduki bat beste komunikabide digital batzuetara.

  • Nola berrerabil daiteke eduki bera?
  • Nola egiten dute hori komunikabideek?
  • Zer plataformatan parteka ditzaket nire edukiak?
  • Itzul daiteke beste hizkuntza batzuetara?
  • Egokitu al daiteke edukia gaitasun desberdinak dituzten pertsonentzat?

Gai horiek eta beste batzuk landuko dituzte parte-hartzaileek.

Programa

Tailer honetan, eduki bat nola sortu eta beste komunikabide batzuetara nola aldatu erakutsiko da.

  • Aurkezpena eta adibideak: Lehen bloke honetan, ikusiko dugu nola eralda daitekeen eduki baten sorkuntza gero testu gisa, audio gisa, bideo gisa, sare sozialetan eta newsletter-etan eduki horren erreplikak egin ahal izateko, bai modu oinarrizkoan, bai konplexuagoan.
  • Tresnak eta edukien egokitzapena: Bigarren bloke honetan, gure edukia partekatzeko eta eraldatzeko sistemak eta tresnak erakutsiko dira, nahi ditugun baliabideak erabili ahal izateko baina mugarik ez izateko gero egungo plataforma digitaletan eduki horren erreplikak egiteko.

Helburua da parte-hartzaileek komunikabide digitaletarako edukiak sortzeari buruzko oinarri bat eskuratzea.

Hizlaria

Iván Patxi Gómez Gallego, enpresetarako eta komunikazio-proiektuetarako podcast profesionalen sortzaile eta ekoizlea. Aholkuak eta online prestakuntza ematen ditut, bai eta aurrez aurreko prestakuntza ere Madrilgo lokuzio-eskoletan. Profesionalki podcasting eta lokuzio profesionalean aritzen naiz, Juan Carlos I.a Erregea Unibertsitateko ikastaroen bidez online marketina ikasi eta esatari profesional gisa prestatu ondoren, ezagutza horiek guztiak soinu-formatuetan eta podcast, audioliburu edo audio-kontaketa formatuko edukien sorkuntzan aplikatuz. ‘Objetivo Podcast' liburuaren egilea eta podcasgintzako nazioarteko ekitaldien antolatzailea Espainian.

 

Aurreko edizioak »»