EdgeOps: Ertzeko konputazioaren etorkizuna eta AA txertatua (Online)
Gaur egun, konputazioa eredu berrietarantz eboluzionatzen ari da; esate baterako, ertzeko konputaziorantz (Edge Computing). Eredu berri horiek azken erantzuna hobetzen dute, eta ertzeko geruza horretan dauden eta gaur egun gutxiegi erabiltzen diren baliabideak aprobetxatzeko aukera ematen dute.
Arazoa da baliabide horiek ingurune konplexuak direla, konputazionalki mugatuak, eta, ondorioz, haiek garatzea eta haien eragiketa oso zaila dela. Beraz, beharrezkoa da metodologia berrietan lan egitea eta gaur egungo teknologiak aztertzea, zehazteko zein den errealitatea eta zer arrisku lekarzkeen erakundeek ezarri nahiko lituzketen arkitektura eta irtenbideetan EdgeComputing-a ezartzen saiatzeak.
Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.
Helburua
Jardunaldiaren helburu orokorra DevOps metodologiaren ikuspegi berri bat ematea da, ekuazioan EdgeComputing paradigma sartzen denean zer gertatzen den ikusteko. Horretarako, ertzeko konputazio-ereduen onurei, arriskuei eta gaur egun haietan erabiltzen diren teknologiei buruzko ikuspegi bat emango da, ikusleek kontzeptu hori ulertzeko eta, ondoren, erakunde bati eskain diezazkioketen aukerak elkarrekin aztertzeko, batez ere soluzio adimendunez ari garenean. Horrelako soluzioek ikerketa-eremu berriak ezagutzea eskatzen dute, hala nola EdgeAI edo EmbeddedAI; horiek ere azalduko dira jardunaldian, ertzeko konputazio-ereduak ezartzean zabaltzen den mundu konplexu osoari begirada bat emateko.
Nori zuzendua
Ertzeko konputazio-gaietan lehen urratsak egiteko interesa duten DevOps-eko garatzaile eta administratzaileak.
Eskakizunak
DevOps ezaupideak, IT/OTren ezagutza
Egitaraua
1. EdgeComputing - EC: sarrera
- Aurrekariak: Hodeiko konputazioa
- Onurak
- Teknologiak, arkitekturak eta hedapenak
2. Ertzeko konputazioaren garapenean eta eragiketan dauden arriskuak eta premiak
- EdgeOps etorkizuna
- Lerro osagarriak – Sistema adimendunak
- EdgeIA
- EmbeddedIA
Hizlaria
Ana Isabel Torre. Ingeniaritza Informatikoan lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea), Sistema Informatiko Aurreratuetako masterduna eta Informatikan doktorea (EHU). Hiru urtez elkarlanean jardun zuen Deustuko Unibertsitateko Informatika Zerbitzuarekin, Oracle datu-baseen administrazio orokorreko lanak egiten, eta Oracle/JavaEE-ko garapen berriak eta mantentze-lanak egiten. Ondoren, beste 3 urtez Oracle/Java analista gisa aholkularitza- eta garapen-lanak egiten jardun zuen, Iñaki Goenaga Fundazioaren doktoretza aurreko beka baten bidez bere hezkuntza zabaltzeko aukera sortu zitzaion arte. Gaur egun, High Performances Architectures-en (HPA) Core-ren arduraduna da Tecnaliaren Unitate Digitalean, eta Big Data teknologietako, datuen gobernaketako eta Cloud Continuum-eko ikerketaren buru da. Beraz, Big Data/Big Data Analytics arloetan eta datuei orientatutako arkitekturetan proposamenak egiteko lankidetzan, teknologia berrien ebaluazioan eta proiektuak diseinatu eta ezartzean datza bere jarduna, eta batez ere biltegiratzearen, eraldaketaren (ETL) eta batch-en bidezko edo denbora errealeko azterketaren eta kontsultaren inguruan dihardu. Haren azken ikerketek honako hauek dituzte ardatz: 4.0 industriaren, energiaren eta garraioaren esparruko ekoizpen-inguruneetan prozesu analitikoak operazionalizatzea; eredu analitiko horiek ertzeko konputaziora eta haren gisako beste konputazio-ingurune konplexu batzuetara egokitzea; eta, azkenik, datuen gobernaketa ikertzea zenbait kontzepturen inguruan, hala nola partekatzearen edo kalitatearen inguruan.