Featured image

Digitalizatu zure industria-negozioaren estrategia

4.0 industriak merkatuko egoerei, beharrei, kontsumo-joerei, araudiei eta abarri erantzun nahi die. Behin teknologia industriaren negozio-planera egokituta, estrategia digitalizatzea garrantzitsua da negozio-garapenerako.

Komunikazioa funtsezkoa da Interneteko leiho handian. Ikastaro honetan, gure industria-bezeroekin komunikazioa nola bideratzen dugun azalduko dugu, kasu errealekin.

Mehatxu handiko ekosistema batean negozio-aukerak sortzeaz hitz egingo dugu, kontuan hartuta bertan egoteak eskari-fluxu handiagoa emango digula eta hala askoz aukera gehiago izango ditugula.

Industrian, sektorearen % 5 baino ez da “Digital Champion” bat. Eta zuk, zenbateraino duzu digitalizatua zure negozio-estrategia?

Ikastaroa bi egunekoa izango da. Lehenengo egunean, industria-negozioaren estrategiaren digitalizazioan kontuan hartu beharreko zatiak azalduko ditugu; bigarrenean, kasu praktikoei buruz hitz egingo dugu, eta parte hartzeko jardunaldi bat egingo dugu, zuen enpresari dagokionez sortzen zaizkizuen zalantzak argitzeko, hutsetik gauzatzeko.

Egitaraua

  • Negozioko Estrategia Digital baten ikuspegi orokorra, Sale + Marketing kontzeptuarekin
  • Ezartzeko arrazoiak: bezero digitalizatuak, ikuspena, automatizazioa…
  • Erabiltzeko baliabideak: webgunea, sare sozialak, ADS, azokak…
  • Metodologiak: inbound marketing, marketin automatizatua, SMarketing ABM eta Social Selling
  • In situ sortzen diren zalantzak argitzeko proaktiboki parte hartzea.

Nori zuzendua

Zuzendari nagusiak, zuzendari komertzialak, marketin-zuzendariak.

Hizlaria

Asier Elorriaga Astigarraga, Marketineko diplomaduna (CIM). Marketin Digitaleko graduondoko bat egin du Abat Oliva Unibertsitatean. Berez da ekintzailea, eta gofans.es, Biwott.es eta Ismark.es, sortu ditu. Gainera, esperientzia zabala du salmenten alorrean, eta kontu handiak eskuratu izan ditu, hala nola Fagor Industrial, Triennekens Taldea eta Bilbao Basket. Hizlaria: Marketing Day, EDP, Dibal, Grupo Estanda, Staples…

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»