Featured image

Dev(Sec)Ops-etik MLOps-era eta AIOps-era: AAren zeregina aplikazioen operazionalizazioan, IaC-ren laguntzarekin (Online)

Jardunaldi honen helburua da segurtasunaren ikuspegitik enpresek AAn oinarritutako tresnak erabiltzen hasteko dituzten beharrei erantzutea.

Azken urteotan softwarearen garapenari aplikatzen ari zaizkion DevOps metodologiak erreferentziatzat hartuta, enpresek AA txertatzeko dituzten arazoak ulertzea eta lantzea du xede ekitaldiak.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Egitaraua

  • Softwarearen bizi-zikloa
  • Azpiegitura-tresnak, euskarri ematen dioten kode gisa
  • Segurtasunaren eginkizuna
  • AAren bizi-zikloa; zergatik da konplexuagoa?
  • Aktoreek AAko proiektu batean duten zeregina
  • AAko tresnak ITko operazioen zerbitzura

Norentzat

Proiektu-zuzendariak, datuen arloko zientzialariak eta ingeniariak, software-ingeniariak.

Hizlaria

Josu Díaz de Arcayak Ingeniaritza Informatikoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean (2009). Big Data, DevOps eta MLOps interesatzen zaizkio batez ere. Azken hamar urteetan, ikerketan eta industrian lan egin du. Bere ibilbidearen hasieran, bi urte egin zituen software-ingeniari gisa CERNeko Hadroien Kolisionadore Handian, datuen streaminga eta monitorizazioa eginez. Ondoren, software-garatzaile eta sistema-administratzaile lanak egin zituen ICAAn, bi urte eta erdiz. 2014An, IBM UKrentzat hasi zen lanean, datuak biltegiratzeko teknologietan sistema banatuak garatzen. 2017an, Ikerlanen hasi zen datu-ingeniari gisa lanean, datu-ekosistema intentsiboak diseinatzen eta inplementatzen. 2018tik, Tecnaliarentzat ari da lanean datu-ingeniari gisa, Errendimendu Handiko Arkitekturen taldean. Big Data teknologietan, mikrozerbitzuetan eta MLOps-en espezializatuta dago. Gaur egun doktoretza-ikasketak egiten ari da Deustuko Unibertsitatean.

banner

 

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»