Featured image

DevOps-etarako AA eta AArako DevOps-ak (Online)

Adimen artifizialeko teknikak hobetzea —bereziki ikaskuntza automatikoa eta ikaskuntza sakona— disrupzio teknologiko bat da, eta aukera ematen du hainbat eremutan aurrera egiteko eta eraldaketa digitala gauzatzeko, eta soluzio adimendunak eskaintzen dituzten SW produktuen erdigune bihurtzen da. Arazoa eta erronkak agertzen dira, ordea, software-produktu horiek produkzioan modu eraginkorrean hedatzen saiatzean. Jardunaldi honetan, saiatuko gara erronka horiei heltzen eta DevOps garapen- eta operazio-jardunbide egokietan oinarritutako paradigma berriak aurkezten.

Jardunaldi honen helburu nagusia Ops unibertsoaren aldaera berriak ezagutaraztea da, batez ere MLOps eta IAOps, zeinak lagungarri baitira AAko soluzioen garatzaile eta arkitektoentzat, produkzioan AAko ereduak eta prozesuak modu fidagarri eta eraginkorrean ezartzeko eta mantentzeko, eta analistentzat, erreferentziazko garapen-esparru bat izateko. Paradigma horien ikuspegia da eredua berriz erabil daitekeen software-tresna bihurtzea, eta etengabe ezarri eta monitorizatu ahal izatea, erreproduzitu eta neurtu daitekeen prozesu baten bidez. Eskaintzen duten onura nagusia da hasierako kontzeptu-probaren eta esperimentuen eta benetako produkzioko AAko produktuen arteko jauzia minimizatzen duela.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Programa

Programak puntu nagusi hauek jorratuko ditu:

  • DevOps metodologiaren hastapenak
  • AAko prozesuen beharrak eta testuinguruak aztertzen: garapena eta ekoizpena
  • Ops aldagaien aurkezpena eta haien irismena
    • IAOs
    • MLOps
    • DataOps
    • DevSecOps
  • Ondorioak: Ekoizpen- eta operazio-ikuspegi berriak AAn

Norentzat

Garapen-taldeak.

Hizlaria

Ana Isabel Torre Bastida doktorea, Ingeniaritza Informatikoan lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea), Sistema Informatiko Aurreratuetako masterduna eta Informatikan doktorea (EHU). 2011z geroztik ari da lanean Tecnalian. Gaur egun, unitate digitaleko HPA core-aren arduraduna da, eta nagusiki energia-, industria- eta logistika-sektoreko bezeroen proiektuak garatzen ari da, Big Data teknologien eta AAko tekniken bidez. Ikerkuntzan, haren interesen erdigunea Big Data teknologia berriak aplikatuz (datuen analisia eta konputazio paraleloa) berrikuntza bilatzea da, batez ere biltegiratzean, eraldatzean (ETL) eta batch edo denbora errealeko analisian/kontsultan eta ingurune hibrido konplexuetan (Cloud/Fog/Edge Computing) prozesu analitikoak ekoizteko/operatzeko hedatze-faseetan.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»