DeepSeek: ChatGPTri hortzak erakusten dizkion kode irekiko LLMa
Adimen artifiziala enpresentzat zutabe estrategikoa den mundu honetan, DeepSeek-R1 eta DeepSeek-V3 kode irekiko eredu aurreratuak edukitzea abantaila lehiakorra da. Ereduok berezitasun hauek dituzte: gaitasuna dute arrazoitzeko, kodea sortzeko eta unean-unean egokitzeko; hala, erakundeek AAko soluzioak ezar ditzakete kanpoko hornitzaileen beharrik gabe.
Ikastaro hau DeepSeek beren eragiketetan integratu nahi duten profesional eta enpresentzat diseinatuta dago; nola instalatu, nola pertsonalizatu eta ekoizpenean noraino hedatu eta optimizatu daitekeen ikusiko dugu. Metodologia praktiko baten bidez, DeepSeek-ek soluzio seguru, eskalagarri eta eraginkorrak eraikitzeko duen potentzial osoa aprobetxatzen ikasiko duzu.
Hauek ikasiko dituzu:
- DeepSeeken arkitektura eta funtzionamendua
DeepSeek-R1 eta DeepSeek-V3 ereduek nola funtzionatzen duten ikusiko duzu, eta beste iturburu irekiko eredu batzuekin zer desberdintasun dituzten. Haien diseinua enpresa-inguruneetan eginkizun konplexuak egiteko ezin hobea zergatik den ere ikasiko duzu. - Instalazioa eta konfigurazioa hainbat ingurunetan
Ikasi DeepSeek hainbat plataformatan instalatzen eta exekutatzen, eta PUZetarako eta GPUetarako errendimendua optimizatzen, bai tokiko inguruneetan, bai hodeian. - Enpresa-aplikazioetan inplementatzea
Ikasi nola integratu DeepSeek txatbotetan, laguntzaile birtualetan eta prozesuen automatizazioan, APIekin eta enpresa-tresnekin konektatuz eraginkortasun operatiboa hobetzeko. - Fine-Tuning eta pertsonalizazioa
Zure enpresaren beharren arabera, DeepSeek doitzeko eta entrenatzeko teknikak menderatuko dituzu, baliabideen erabilera optimizatzeko LoRA, QLoRA eta beste metodologia batzuk erabiliz. - Optimizazioa eta eskalagarritasuna
Ikusi nola hobetu DeepSeek-en abiadura eta eraginkortasuna kuantizazio-teknikak erabiliz, inferentzia optimizatuz eta azpiegitura eskalagarrietan hedatuz (AWS, Google Cloud eta Azure, kasurako). - Tresna aurreratuekin integratzea
Ikasi DeepSeek RAGekin, LangChain eta Auto-GPTrekin konbinatzen, enpresa-eginkizun aurreratuen zehaztasuna eta errendimendua hobetzeko.
Ikastaro honek DeepSeek menderatzeko eta zure enpresan adimen artifiziala mailaz igotzeko behar diren tresnak emango dizkizu.
Nori zuzendua
Jardunaldi hau DeepSeek-ekin zerikusia duen guztia (haren ezaugarrietatik hasi eta inplementazioraino) ikasi nahi duten profesional teknologikoei, datu-arduradunei, garatzaileei eta kudeatzaileei zuzenduta dago.