Featured image

DaVinci Resolve, zure bideoak editatzeko tresna ezin hobea - Meatzaldea

DaVinci Resolve ordenagailurako programa bat da, mota guztietako bideoak editatzeko balio duena, eta ezin hobeto egokitzen da edizioan hasiberriak direnen beharretara nahiz ikus-entzunezko profesionalen beharretara.

Plataforma bakar batean integratzen ditu muntaketa eta ediziorako tresnak, efektu eta animazio grafikoak, tituluak, azpidazkiak eta soinu-nahasketa; beraz, ez da dira beste programa batzuk erabili behar muntaketa-lanak egiteko eta amaierako bideoaren esportazioa egiteko, zeina gure Vimeo eta YouTubeko kanaletan, webgunean edo sare sozialetan argitaratu ahalko dugun, baita pantaila fisiko batean proiektatu ere.

DaVinci Resolve bideo-editoreak denetarik eskaintzen du eta oso eraginkorra da. Windows, Mac eta Linuxen erabil daiteke eta doakoa da, ezkutuko kosturik, mugarik eta ur-markarik gabe. Ezaugarri aurreratu batzuk ordainpeko bertsioan baino ez daude eskuragarri, hala ere, doako bertsioa nahikoa da beharrizan gehienei aurre egiteko.

Ikastaro honen helburua da DaVinci Resolve tresna erabiliz bideo edizioarekin lan egiten hastea, eta haren funtzionamendua eta prestazioak ebaluatzea, negozioan edo enpresan aplikatzeko.

Ikastaroaren helburuak praktikaren bidez eskuratuko dira. Sarrera teoriko batetatik abiatuta, hainbat ezagutza aplikatuko ditugu, ordenagailuan bertan egindako adibide praktikoen bidez ezagutza horiek barneratzeko.

Ez da bideo-edizioari buruzko ezagutzarik behar, hutsetik hasiko gara.

Nori zuzenduta dago

Edozein xedetarako (proiekzioa, webgunea, sare sozialak etab.) edukiak bideo formatuan sortzeko beharra duten sektore orotako profesionalak.

Egitaraua

  • Interfaza
  • DaVinciren konfigurazioa eta pertsonalizazioa
  • Proiektua prestatzea
  • Bitartekoak eta materiala hautatzea
  • Fitxategiak sailkatu eta antolatzea
  • Muntaketa-tresnak
  • Denbora-lerroak
  • Edizioa hiru puntura
  • Klip-ebaketak teklatuarekin
  • Txertaketa motak
  • Trantsizioak
  • Tituluak txertatzea
  • Efektuak
  • Edizio-tresnak
  • Entrega
  • Helburu desberdinetarako tamainak eta bereizmenak

Izena emateko

Meatzaldeko Behargintzak lagundutako ikastaroa. Meatzaldeko inskripzioek lehentasuna izango dute.

Aurreko edizioak »»