Featured image

Datu-espazioak osasunaren arloan (Online)

Digitalizazioaren eta datuak aktibo gisa erabiltzearen ondorioz, datuetan oinarritutako eta datuetara bideratutako kultura bat ari da hedatzen, eta erakundeen eta enpresen funtsezko kapital bihurtzen ari dira datuok. Haiek behar bezala ustiatzeko, beharrezkoa da datuaren kultura baterantz jotzea eta Datuen Ekonomiari loturiko estrategia bat ezartzea, hau da, dauden datuak esploratu eta ustiatzean oinarritutako negozio-eredu bati jarraitzen dioten ekimen, proiektu edo praktiken multzoari loturiko estrategia bat ezartzea. Hala, produktuak sortzeko edo hobetzeko aukerak identifikatu ahal izango dira, datuen inguruko lankidetzan oinarrituta.

 

Osasunaren arloan, datuek ezaugarri bereziak dituzte segurtasunari eta pribatutasunari dagokienez, gehienak izaera pertsonalekoak baitira; beraz, datuaren ekonomia horrek erronka bereziak ditu osasunaren eremuan. Datu-espazioen euskarri izateko behar den oinarri teknologikoa ez dago heldua oraindik, eta alderdi askotan ez dago behar bezala garatua. Hori dela eta, zaila da datu-espazio adimendun, ustiagarri, seguru eta fidagarriak —eta, gainera, datu-gobernatze egoki bat dutenak— sortzea. Gainera, dauden soluzioak aztertu eta egokitu egin behar dira osasunaren arloan kasu zehatzetan aplikatzeko. Hain zuzen ere, horixe da saio honetan aurkezten dizuegun Irisbond euskal enpresak egiten duena.

Hitzaldi honetan, ekosistema digitalak sortzeko —hala nola osasunaren arloko datu-espazioak— dagoeneko badauden ekimenak eta ideiak aurkeztu nahi dizkizuegu. Horretarako, hiru puntu nagusiren inguruan jardungo dugu:

  • Datu-espazioaren kontzeptua maila teknologikoan azaltzea, hari loturiko erronkak aztertzea eta haiek sortzea sustatzen duten arkitektura eta elkarteen berri ematea (GGI eta GAIA-X, adibidez).
  • Datu-espazioaren kontzeptua aztertzea osasunaren esparruari lotuta, haren berezitasunak nabarmenduz eta HDAB ekimena aipatuz, beste batzuen artean.
  • Azkenik, enpresa berritzaileen adibideak eman eta haien iritzia jakitea, datuak ikerketarako substratu handi gisa ikusten baitituzte; horren adibide da Irisbond.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Nori zuzendua

Ekosistema arautu eta seguru berrietan datuak partekatzeari eta tratatzeari etorkizun handia ikusten dioten teknologiaren zale sutsuentzat.

Egitaraua

Datuaren garrantzia

  • Datua produktu gisa
  • Barne-gobernatzea eta kanpo-gobernatzea
  • Biltegiratze- eta gobernatze-paradigma berriak

Datu-espazioak

  • Ekosistema konplexuak: subiranotasuna, partekatzea eta konfiantza
  • Partekatze- eta negozio-ereduak
  • Datu-ekonomiaren kontzeptua

Osasuna

  • Datuen tipologia
  • Teknologia adimendunak eta osasunean datuak ustiatzeko teknologiak
  • Ikuspegi berriak: HDAB

Hizlariak

 

banner

Aurreko edizioak »»