Featured image

Cookiei alternatibak mantentzeko online jarduera

Urte honen urtarrilean Googlek iragarri du hurrengo urterako (2022) Chrome ahalguztidunak (mundu mailako merkatuaren % 64 eta Espainiako % 72) utziko diola hirugarrenen cookieak kudeatzeari. Firefox edo Safari bezalako beste nabigatzaile batzuk aurreratu egin dira eta honezkero hartu dute erabakia. Horrenbestez ezker-eskuin gure identitate digitalaz egiten den bilketa eta “trapitxeoa” (nahiz eta esaten diguten modu anonimoan egiten dela) erregulatzeko presioa gero eta handiagoa da, are gehiago aurrekoari gehitzen badiogu erakundeek ere egiten duela presio (batez ere EBn).

Teknologia aldaketa honek eragina izango du internet negozio eredu askotan. Hala nola batez ere publizitatean oinarritzen diren hedabideetan (profesionalak eta amateurrak), komertzio elektroniko dendatan, baina baita interneten bezeroen erakartze eta fidelizazioa kudeatzen duten arduradunengan.

 

Jardunaldi honek helburu gisa du berrikustea egungo eredua abiapuntu gisa, ulertzea aldaketa honek duen eragina online proiektuen eguneroko kudeaketan eta erantzunak eskaintzea marketin digital arduradun, agentzia nahiz aholkulariei aldaketa honi nola aurre egin jakin dezaten. Batez ere, jarduera berarekin jarraitzeko alternatibak ezagutzeko da. Baita ezagutzeko nork irabazten duen eta nork galdu, izan ere, esan ohi den gisara, hemen inork ez du alferrik hitz egiten.

Egitaraua

  1. Egungo ereduaren berrikuspena: mundua cookiekin eta nola kudeatzen diren datuak.

  2. Negozio eredu ezberdinetan duen eragina ulertu: hedabidea, online dendak eta B2B ereduak

  3. Nola prestatu egoera berrira moldatzeko- Trantsiziorako jakitea behar duzun guztia.

  4. Sektorean nor diren pertsona batzuen iritziak berrikustea.

  5. Ibilbide orria => trantsizio ordenatu baterako behar diren eginbeharrak eginda

  6. Galde-erantzunak

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»