Featured image

Business Intelligence Power BI-rekin

Datuak eta datuen tratamendua alderdi kritiko bilakatu dira enpresen ezagutza-esparru guztietan (finantzak, salmentak, errentagarritasuna, ekoizpena, kostuak, erosketak, logistika, stock-a, produktibitatea, etekina, kalitatea, bezeroen kudeaketa, marketin digitaleko ekintzen jarraipena, web analitika, sare sozialak...). Eta gero eta gehiago dira merkatuan eskuragarri dauden adimen-tresnak eta datuen analisirako tresnak, enpresa horiek dituzten analisi- eta bistaratze-beharrizanei irtenbide bat ematen saiatzen direnak.

Urte gutxitan, Business Intelligence tresnen merkatuko liderra bilakatu da Power BI. Arrazoia oso sinplea da. Izan ere, negozioaren azken erabiltzaileari zuzenduta dagoen tresna bat da, eta ez datuen teknikari edo espezialistari zuzendutakoa. Dagoeneko ez da beharrezkoa teknikari bat izatea hainbat iturritatik datuak biltzeko, tratatzeko eta gure negozioarentzako erabilgarria izan daitekeen ezagutza ateratzeko.

 

Helburuak

Ikastaro honetan, parte-hartzaileek Power BI erabiltzeko oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte, datu modelo bat sortzeko prozesuari bistazo azkar bat emanez. Ikastaro erabat praktikoa izango da, non parte-hartzaileek Power BI erabilita, irakasleari jarraituko dioten ariketaren zehar. Ezinbestekoa da bakoitzak bere ordenagailua ekartzea eta bertan Power BI Desktop apllikazioa instalatuta ekartzea.

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" hamairugarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

 

Nori zuzendua

Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

 

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»