Featured image

Branded Content - Euskaraz (Online)

Gaur egun, Branded Content kontzeptua marketing eta publizitate-agentzia guztien ahotan dago, eta markek eduki mota hori ezarri nahi dituzte beraien kanpainetan.

Abiapuntu honetatik, formakuntza honetan Branded Content edukiak zer den landuko dugu. Ikasleekin batera, modu praktikoan, marka-edukiak identifikatzen eta sortzen ikasiko dugu. Baita ze sare sozialetan zabaldu beharko ditugun eduki hauek: nola, noiz eta zer. Enpresa eta erakundeentzat, Branded Content plangintza ikasteko bideratuta dagoen ikastaroa da.  

Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Euskaraz izango da.
15 lagunentzat mugatua.

Nori zuzendua

Marketing Departamentuei, Marketing eta Social Media arduradunik ez duten ekintzaileei, Giza Baliabide departamentuei.

Helburua

Ikastaroaren helburua ikasleek Branded Content kontzeptua ezagutzea da, baita marka-edukiak sortzen eta horien emaitzak neurtzen ikastea ere. Era berean, emaitza horien neurketa bizkortzen dituzten tresnak eta marketin biralaren abantailak ikusiko ditugu.

Egitaraua

 Zer da Branded Content

  • Komunikazio-kanalen bilakaera eta azterketa
  • Zer da Branded Content-a?
  • Branded Content motak
  • Branded Content-en abantailak

Plan estrategikoa

  • Marka aktibatzeko eta komunikatzeko plan estrategikoa
  • Marka-edukiak sortzeko tresnak
  • Zer da Storytelling-a?

Edukien plana

  • Sare sozial berriak
  • Sare sozialetako edukien plangintza
  • Nola kudeatu, neurtu eta kontrolatu edukien plangintza
  • Kudeatzeko eta neurtzeko tresnak

Kasu praktikoak

  • Mundu mailako adibide aipagarrienak
  • Euskal Herri mailako adibideak

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»