Azpiegitura estrategikoak, horien erronkak eta estrategiak Euskadin
Eusko Jaurlaritzak azpiegitura estrategikoak babestu nahi ditu ikuspegi integral eta interkonektatu bat erabiliz, eta mehatxuen eta Europako arau-esparruaren (NIS2, DORA, CRA, AI-Act) bilakaera azkarrera moldatu nahi du.
Jardunaldi honetan, euskal ehuna segurtasunaren arloan teknologikoki gaitzeko erronkak eta aukerak aztertuko ditugu (mehatxu fisikoak, digitalak eta ingurumen-arlokoak kontuan hartuko dira). Funtsezko sektoreetan jarraitutasun operatiboa eta gorabeheren aurreko erantzuna bermatzeko gaur egun dauden estrategiak landuko dira, bai eta “made in Euskadi” eskaintza teknologikoa eta segurtasun-industriaren lehiakortasuna indartzeko daudenak ere ere.
Helburuak
- Euskadiko azpiegitura estrategikoen segurtasun- eta erresilientzia-esparrua ezagutzea.
- Sortzen ari diren arriskuak aztertzea, besteak beste maila fisikoan zein digitalean sortzen direnak eta bien elkargunekoak.
- Europako arau-esparrura egokitzeko prozesua eta horrek erakundeetan duen eragina aztertzea.
- Segurtasun integrala hobetzeko jardunbide egokiak eta neurriak identifikatzea.
- Euskadiko segurtasun-eskaintza teknologikoa eta haren erronka nagusiak ikusaraztea.
- Azpiegitura estrategikoak babesteko lankidetza publiko-pribatua sustatzea.
Egitaraua
- Ongietorria eta sarrera
Elixabete Garcia, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko Zuzendaria - Administrazio Publikoaren jarduera Euskadiko azpiegiturak babesteko
Joseba Andoni Barrio Pérez de Heredia,Herritarren Babeserako Dibisioko Kabinete Teknikoko Komisarioa. "Segurtasunaren Euskal Sistema (Eusko Jaurlaritza)" operadore kritikoaren EGE
Sheila Rivera Pérez, Koordinaziorako Zuzendaritzaren alboko Ertzaina.
Gorka Morales Ipiña, Herritarren Babeserako Ataleko Kabinete Teknikoko Ofizialordea - Zibersegurtasuneko Euskal Estrategia eta Euskadiko azpiegitura estrategikoak babesteko aplikazioa
Javier Diéguez Cyberzaintzako zuzendari nagusia - Arau-esparruaren eta betetzeari lotutako teknologiaren bilakaera
Agustín Moyano, EJIEko segurtasun korporatiboko arduraduna - Etenaldia - Kafea
- Mahai-ingurua: Mehatxuak, ahuleziak, beharrak:
- Iberdrola: Jesús García Prado, Iparraldeko Banaketa Operazio Zentroko Burua (i-DE)
- Petronor: Xavier Fava, Iparraldeko SMAko Zuzendaria
- Bizkaia Ur Partzuergoa: José Ramón Gordejuela, Segurtasun-arduraduna eta EES Lotura
- ADI: Alex Etxeberria, Zuzendari Nagusia
Moderatzailea: Keytek Grupo Teknei - Xabier Manterola Lejarza, Managing Director
- Mahai-ingurua: Merkatuaren eskaintza eta erronka teknologikoak:
- Dorlet: José Miguel García, Zuzendari Komertziala
- Multiverse: Iraia Ibarzabal, Chief Growth Officer
- Sener: Xavier Pascual, Global Director Consultancy Services & Innovative Solutions
- Teknei: Ernesto Guerra, Zibersegurtasuneko eta Detekzio Elektronikoko Zuzendaria
- Thales S21Sec: Igor Unanue, CTO
Moderatzailea: Vicomtech: David Ríos Morentin, Security Business Manager
- Jardunaldiaren itxiera
Norentzat
- Gizarteari funtsezko zerbitzuak ematen dizkioten azpiegiturei lotutako administrazio publikoko ordezkariak.
- Energia-, garraio-, telekomunikazio-, ur-, osasun- eta industria-sektoreetako azpiegitura estrategikoetako operadoreak.
- Zibersegurtasunean eta nortasun digitalean kudeaketa aurreratua behar duten sistema kritikoak dituzten erakundeetako CIO, CTO eta CISOak.
- Segurtasuneko zuzendari eta profesionalak, jarduera sektore sentikorretan dutenak.
- Sektore sentikorretan segurtasun pribatuko zerbitzuak ematen dituzten elkarteak eta erakundeak.
- Azpiegitura estrategikoetarako zibersegurtasun-soluzioen fabrikatzaileak eta hornitzaileak.
- Azpiegitura estrategikoetarako segurtasun fisikoko, zaintza perimetraleko eta sarbide-kontroleko soluzio teknologikoen fabrikatzaile eta hornitzaileak.