Aurkezpen eraginkorrak Gamma.app erabilita (AA)
Aurkezpenak egiteko AA erabiltzeak (Gamma) aukera ematen digu dokumentu profesional bat automatikoki lortzeko, abiapuntu gisa testu laburrak (gonbitak edo promptak), laburpenak, dokumentuak edo baita URLak ere erabilita. Denbora izugarri aurrezteaz gain, dokumentu argiak lortu ahal izango dituzu diapositiba zuri huts batekin hasi gabe. Gainera, web-teknologiak erabilita, aukera dago aurkezpena erraz eta azkar editatzeko, partekatzeko eta eguneratzeko.
Helburua da Gamma.app erabiltzen ikastea aurkezpen eraginkor, ikusgarri eta interaktiboak azkar sortzeko adimen artifizial bidez sortutako edukiak integrattuz, eta, hala, lan-fluxu profesionala optimizatzea.
Gammak askotariko pantaila-tamainatara automatikoki egokitzen diren diseinuak eta txantiloi modernoak erabiltzen ditu, eta, horri esker, emaitza erakargarri eta funtzionala lortzen da, ezagutza teknikorik izan beharrik gabe.
Tresna erraz bat da, baina, aldi berean, oso ahaltsua, erraz integra baititzakegu inprimakiak, interakzioa, galeriak, bideoak…
Laburbilduz, Gamma oso aukera ona da bizkortasuna eta hodeian lan egitea bilatzen baduzu formatu jakinei (ppt, keynote...) "lotuta" egon gabe, eta arintasuna eta produktibitatea behar badituzu.
Norentzat
Aurkezpenak maiz eta etengabe egin behar izaten dituzten arlo hauetako profesionalak: marketina, komertziala, giza baliabideak, prestakuntza, etab.
Baldintzak
- Ofimatikako tresnen oinarrizko erabilera
- Laneko ordenagailutik kanpo erabil daitekeen Google kontu bat; edo, bestela, nork bere ordenagailua ere ekar dezake.
- Interesgarria litzateke enpresaren beraren behar bat edo norberaren edukiak ekartzea (produktu-fitxa bat, ppt-ko aurkezpen bat, pdf bat...). Horrela, lan-saioa balia daiteke norberaren proiektuan benetan lan egiteko.
Egitaraua
Sarrera: Gamma eta haren balio-proposamena
- Zer da Gamma? Zertarako erabiltzen da?
- PowerPoint, Canva eta Google Slides-en alderaketa
- Enpresa-inguruneetarako abantaila nagusiak:
- AA txertatzea
- Arintasuna
- Diseinu malgua, erraza eta profesionala
- Erabilera-adibideak: marketina, prestakuntza, salmentak eta aholkularitza
- Kontu bat sortzea eta interfazearekiko lehen harremana
Adimen artifizialarekin aurkezpenak sortzea
- Nola funtzionatzen du Gammaren AAko morroiak?
- Gonbit edo prompt eraginkorrak idaztea
- Edukia sekziotan eta diapositibetan automatikoki antolatzea
- Estiloa pertsonalizatzea: koloreak, tipografiak eta logoak
- Ariketa gidatua: aurkezpen bat hutsetik sortzea AArekin
Edizio aurreratua eta ikusizko jardunbide egokiak
- Eduki-multzoak: testua, irudiak, bideoak, grafikoak, taulak
- Irudiak sortzea AArekin (ereduak, pertsonalizazioa, etab.)
- Nola integratu kanpoko baliabideak (YouTube, Figma, PDFak, kapsulatuak…)?
- Trantsizioak, nabigazioa eta diseinu ez-lineala
- Edizio kolaboratiboa eta bertsioen kontrola
- Ariketa praktikoa: aurkezpen bat publiko jakin bati egokitzea (talde komertziala, aldizkako txostena…)
Erabilera-kasuak eta lan-fluxua
- Barne-dokumentazioa (onboarding, prozesuak, txostenak)
- Txosten komertzialak eta balio-proposamenak
- Aurkezpen estrategikoak (bide-orria, emaitzak, erabakiak)
- Txantiloiak eta talde-lana.
- Esportazioa: PDF, web kapsulatua, esteka pribatua, Analytics
- Jardunbide egokiak: argitasuna, laburtasuna, diseinu erabilgarria
Amaierako lana
- Gammarekin aurkezpen profesional bat sortzea 30 minutuan (tailerrean zehar egindako aurkezpena fintzea)
- Parekideen artean berrikustea eta feedbacka
Amaiera
- Gamma eguneroko lanean integratzeko gomendioak
- Baliabide osagarriak eta AAko beste tresna batzuekiko konparazioa
- Zalantzak…
Hizlaria
Diego Rodriguez (arketipo.net) produktu digitalen diseinatzailea eta trebatzailea da, eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia du. Gainera, komunikazioaren eta formatu berrien zale amorratua da.