Featured image

Atera etekina Zoomi (online)

Tresna batek “lekua” egin badu gure bizitzan azken hilabeteotan hori Zoom izan da, zalantzarik gabe. Antolatzaile edo partaide gisa bilera, formazio saio, streaming ekitaldi… ugaritan egon gara duela hilabete batzuk ezagutu ere egiten ez genuen tresna bat baliatuz.

Kontua da aukera eta konfigurazio mordoa dituela, horri esker oso tresna ahaltsu eta egokia da gure online presentzia proiektatzeko.

Tailer honetan ikasiko duzu nola atera ahalik eta zuku handiena: konfigurazio aukerak, erabiltzaile rolak, beta funtzionalitateak, kamara birtuala, saio pribatuak, seminarioak etab.

Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

 

Nori dagoen zuzendua

Online bilera edo ekitaldiak antolatzeko beharra duten pertsonei, edo jada horretan jardunda tresnari % 100 atera nahi diotenei.

 

Gaitegia

  • Sarrera
  • Tresnaren aukerak
  • Konfigurazio aukerak
  • Bilerak
  • Webinarrak
  • Areto pribatuak
  • Estatistikak
  • Grabazioa
  • Beta funtzioak

 

Baldintzak

Ez da behar aurrebaldintzarik.

 

Anteriores ediciones »»