Araba Encounter 08: Hitzaldiak eta Tailerrak (online)
Araba Encounterren zortzigarren edizioa maiatzaren 14tik 16ra bitartean online egingo da, parte-hartzaile guztien segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko.
Topaketaren berritasun nagusia data aldaketa da, aurreko edizio guztiak abenduan egin baitira. Hitzordu teknologikoaren antolatzaileek Araba Encounterren data berria maiatzean ezartzea erabaki dute, baita aurrerantzean ekitaldi presentzialak egiteko aukera dagoenean ere.
Iaz bezala, Araba Encounterreko parte-hartzaile guztiek euren etxeetatik hartuko dute parte, eta antolakuntzak Arabako Parke Teknologikoan izango du kontrolgunea. Festa teknologikoa doakoa izango da, eta 340 plaza eskaniko dira programa osatzen duten jolas- eta prestakuntza-jarduera guztietan parte hartu ahal izateko.
Hainbeste hilabetez COVID-19 pandemiari aurre egiteko murrizketak jasan ondoren, teknologia berrien zaleen topagune izango da Araba Encounter beste behin ere. Encounter familiak azken hilabeteetan egindako beste bost topaketa-teknologikoak bezala, hau ere online formatuan gauzatuko da. Horrek parte-hartzea erraztuko du, kokapen fisikoa edozein dela ere, zaleek Interneterako konexioa baino ez baitute beharko hitzorduarekin bat egiteko.
Araba Encounterrek, gainera, betiko bokazioa mantenduko du; hau da, gozamena sustatzeaz gain, prestakuntza indartzeko ekintzak lantzea tailer eta hitzaldien bidez. Helburu horrekin, dozenaka jarduera antolatu dira; besteak beste, arte digitaleko, software libreko, hardwareko eta jokoetako lehiaketak.
Ekitaldia Euskaltel Fundazioak antolatu du Euskaltelen, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, SPRI Taldearen bitartez.
Hitzaldi eta tailer irekien ordutegia
Ostirala, maiatzak 14
12:00 - 12:45 Selenium & Cypress – Lagunak
13:00 - 13:45 Steam proiektuak, programatzen ikastea
16:30 - 17:15 Diru-sarrerak sortzeko alternatiba praktikoak cookieen erregulazioagatik
17:30 - 18:15 Aurpegia ezagutzeko zure sistema muntatzen ikasi 80 euro baino gutxiagotan. Dummieentzako tutoriala
19:00 - 19:45 Produktu digitalen diseinua eta garapena, etorkizuneko lanbidea
Larunbata, maiatzak 15
11:00 - 11:45 Ziurtagiri digitalak, sinadura elektronikoa eta autentifikazioa
12:00 - 12:45 Adimen artifiziala beso robotikoei aplikatuta
13:00 - 13:45 Nola bildu sentsoreen datuak hodeian Arduino Explore IoT-rekin
16:30 - 17:15 IoT eta Adimen artifiziala, eraldaketa digitala industriaren energia-esparruan
17:30 - 18:15 Erabiltzaileentzako mehatxuak, pongetik fluboxeraino
19:00 - 19:45 Bideo-jokoaren bidaia. Ideiatik jokalarira
Jarraian dituzu argibideak konferentzietara nahiz tailerretara konektatu ahal izateko:
1.- DISCORDen ERREGISTRATU: Araba Encouterrerako sarbide URLa da discord.party.eus, baina sartu ahal izateko erregistratua egon behar zara Discord.com-en. Doakoa da.
2.- OPEN GUNE – KONFERENTZIA ETA TAILERRAK: behin Araba Encounter ingurunean zaudenean discord.party.eus bidez zure erabiltzaile erregistratu doakoarekin, sartu beharko zara #OpenGune kanal edo atalean eta barruan “Konferentzia eta tailerrak” atalean.
3.- Behin barruan eta zuretzat interesgarria den tailer edo konferentzia aurreikusia dagoen orduan, txat bidez jakinaraziko da lotura, honela zuzenean sartu ahal izango zara eta hitzaldia ikusi eta entzun.
4.- Zalantza edo galderarik bazenu, txat bidez egin ditzakezu hitzaldian zehar edo bukaeran eta hizlari erantzuten saiatuko da behin bere hitzaldia amaituta.
Esteka honetan kontsulta dezakezu konferentzia guztien eguna eta ordutegia.
https://ae08.arabaencounter.org/eu/hitzaldiak-eta-tailerrak.html