Featured image

Antolatu ezazu balioa ematen dizun informazio digitala

Erabilgarria izan daitekeen gero eta informazio gehiago dago Interneten. Hala ere, argi dago batzuetan “aukera” hori aprobetxatzea zaila izaten dela. Zergatik? Informazio gehiegi dagoelako. Iragazki-sistema on bat antolatu ezean, noski. Termino teknikoak erabiliz, “edukiak ontzea” esaten diogu horri. Nola kudeatu dezakegu informazioa? Horretarako da, hain zuzen ere, tailer hau.

5S digitalen metodologiarekin bat eginik, tailer honek inbutu formako hiru pausotan egituratutako prozesu bat planteatzen du. Pauso horietako bakoitzean tresna-mota bat erabiliko da. Baina prozesuari zentzua ematen diona ez da erabiltzen dugun tresna, baizik eta pauso bakoitza zertarako ematen dugun eta pauso horrek gure jarduera profesionalaren balioa handitzeko zer ahalmen duen. Horiek horrela, parte hartzaile bakoitzak bere errealitate propioa aplikatuko du tailer honetan egiten diren praktiketan. 

 

Helburuak

  • Balioa ematen didan informazio digitala zein den barneratzea.
  • Informazio digitala atzeman eta iragazteko sistema bat definitzea, balioa ematen didan informazioaren arabera.
  • Edukia zaintzeko tresna errazak aprobetxatzen ikastea.
  • Balioa ematen digun informazio digitala biltzeko sistema bat definitzea.


Nori zuzenduta dago

Informazio digitalaren kudeaketa eraginkorragoa lortu nahi duten pertsonei zuzenduta dago.

 

Edukia

  • Hasierako autodiagnostikoa: euskarri digitalean dagoen informazioarekiko daukadan jarrera/gaitasuna.
  • Balioa ematen didan informazio-mota identifikatzea: hitz gakoen mapa.
  • Aldez aurreko alderdi bat: lean filosofia.
  • Metodologia hiru pausotan
    • Dena ez da interesekoa: Google eta Feedly.
    • Interesatzen zait eta gorde nahi dut: Diigo.
    • Gorde nahi dudanari dagokionez,  nire marka pertsonala edo nire erakundearena indartuko duen blog bat idatzi dezaket?
  • Orduan, hemendik aurrera zein izango da nire plana?


Parte-hartzaileek, tailerreko materialaz gain, 5S digitalen inguruko webgune bat izango dute eskura.

Aurreko edizioak »»